Izarraizko igerilariak entrenamenduekin hastear

Uztarria.eus 2008ko ira. 8a, 11:09

Bihar, asteartea, egingo dute denboraldi berriko lehenengo entrenamendua

Maila guztietako igerilariek dute hitzordua

Izarraitz Igeri Elkartekoek bihar, asteartea, hasiko dute denboraldia. Orduan egingo baitituzte denboraldi berriko lehenengo entrenamenduak.

.1997-1998an jaiotakoek 13:00etatik 14:00etara entrenatuko dute. 1999-2000 eta 2001ekoak, asteartetan eta ostegunetan ariko dira, ordu berean. Alebinek (1997-1998) egunero entrenatuko dute, 18:00etan. Infantil, junior eta promesa mailakoei, berriz, 19:00etan jarri diete hitzordua.