Liburutegia astelehenetik ohiko ordutegiarekin

Urola Kostako Hitza 2008ko ira. 5a, 13:09

Datorren astetik aurrera, astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:00etara eta 16:00retatik 20:00etara irekiko dute

Larunbatetan 09:30etik 13:00etara zabalduko dute

Azpeitiko Udal Liburutegia astelehenetik aurrera ohiko ordutegiarekin hasiko da martxan: astelenehetik ostiralera goizez 09:30etik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara; larunbatetan goizez bakarrik egongo da irekita, 09:30etik 13:00etara.

Aste honetan, ordea, udako ordutegian zabaltzen dute liburutegia, hau da, astegunetan goizez 08:30etik 14:00etara eta larunbat goizean itxita.