Parekidetasun Sailak eskulan eta formazio ikastaroak antolatu ditu

Urola Kostako Hitza 2008ko ira. 5a, 12:09

Urrian hasi eta ekaina bitartean izango dira

Dagoeneko ikastaroetan izena emateko epea abian da, hilaren 26ra arte

Azpeitiko Udaleko Parekidetasun Sailak eskulan eta formazio ikastaroak antolatu ditu, urrian hasi eta ekaina bitartean. Saioetan izena emateko epea ere zabaldu dute, eta horretarako azken eguna hilaren 26a izango da.

Izena emateko Udaleko Parekidetasun Sailaren bulegora (Sindikatu Zaharrean) joan edota telefonoz deitu beharko da, 943 157928 zenbakira. Ikastaroetan izena eman dutenen kopurua gainditzen bada zozketa egingo dutela ohartarazi dute Udaletik.

Parekidetasun sailetik antolatutakoak

Eskulanak

Eskulanetako ikastaro guztiak Damaso Azkue 1, behean dagoen lokalean emango dituzte.

  • Puntua. Rosario Ibaietak emanda. Astelehen eta ostegunetan.
  • Ehoziri-lana. Arantxa Sistiaga da irakaslea. Asteartetan.
  • Ebaketa eta jantzigintza. Maite Ostrak emanda. Asteazkenetan.
  • Eskulanak. Hainbat material margotzea eta gauzak zaharberritzea. Esther eta Belen dira irakasleak. Astearte, asteazken eta ostegunetan.
  • Marrazki artistikoa eta margolanak. Marian Alberdi da irakaslea. Astelehenetik ostiralera.

Formazioa

Ikastaro denak doan dira.

  • Umetxo bat dugu gure bizitzan. 0-9 hilabeteko umea duten amei zuzendutako saioak. Edurne Salegik emanda. Astean behin bi orduko saioa.
  • Antzerkia. Alaitz Olaizolak emanda. Ostegunetan, 15:00etatik 17:00etara, Aitonena 1en.
  • Chi-kung. Prexen Letamendia da irakaslea. Ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara, Aitonena 1en. Elebitan emango du.
  • Gitarra. Amaia Garmendia da irakaslea. Astelehenetan eta ostegunetan, 15:00etatik 17:00etara. Aitonena 1en.