Larunbatean ekingo diote Ilunpekoek gaztetxoen entrenamenduei

Uztarria.eus 2008ko ira. 4a, 14:09

Entrenamenduak Frontoi Txikian izango dira eta herriko edozein gaztetxok parte hartu dezake

Bederatzietan hasi eta 12ak arte iraungo dute, hiru adin taldetan banatuta

Larunbatean ekingo diote Ilunpekoek gaztetxoen entrenamenduei. Frontoi Txikian izango dira entrenamenduak eta herriko edozein gaztetxok parte hartu dezake. Izena emateko larunbatean Frontoi Txikira agertzearekin nahikoa da.

Goizeko bederatzietan hasi eta eguerdiko hamabiak arte iraungo dute, hiru adin taldetan banatuta. Zazpi eta zortzi urte bitartekoek 9:00etatik 10:00etara entrenatuko dute. 10:00etatik 11:00etara izango da bederatzi eta hamar urtekoen txanda eta hamaika eta hamabi urtekoak 11:00etatik 12:00etara ariko dira.