Mobilizatzera deitu du Bilgune Feministak Urruñako erailketaren aurrean

Uztarria.eus 2008ko ira. 4a, 14:09

Azpeitiko Bilgune Feministaren arabera, "guztion ardura da emakumeon kontrako indarkeriari aurre hartzea"

Bihar, ostirala, kontzentrazioa egingo dute 19:30ean, plazan

Mobilizatzera deitu du Azpeitiko Bilgune Feministak egunotan beste emakume bat eraila izan delako. Urruñan (Lapurdi) gertatu zen hilketa. Autopsiek baieztatu egin dute emakumeen kontrako indarkeria kasua izan dela. Senarrak hil zuen emaztea eta ondoren bere buruaz beste egin zuen.

Bilgune Feministaren arabera, "guztion ardura da emakumeon kontrako indarkeriari aurre hartzea", eta, hori dela eta, mobilizatzera deitu dituzte Azpeitiko herritarrak. Bihar, ostirala kontzentrazioa egingo dute 19:30ean plazan.

Hildako laugarren emakumea

Urruñakoa Euskal Herrian eraildako laugarren emakumea da urtea hasi zenetik.