Antonio Aristi gidariak hamabigarren egin du

Urola Kostako Hitza 2008ko ira. 3a, 11:09

Europako Seat Leon auto lasterketako bigarren proba jokatu zuten asteburuan Alemanian

Irteerako azkenengo postuetatik abiatu behar izan zuen urrestildarrak eta hamabigarren bukatu zuen

Europako Seat Leon auto lasterketako bigarren proba izan da asteburuan Alemanian, Oscherslebenen. Bertan, Antonio Aristi urrestildar auto gidariak parte hartu du eta hamabigarren egin du.

Aurreko lasterketan erretiratu egin zen Aristi eta Alemaniakoan irteerako azkenengo postuetatik abiatu zen, baina hainbat gidariri aurrea hartu eta hamabigarren bukatu zuen lasterketa.

Europako Seat Leon lasterketako hurrengo proba Italian korrituko du, Monzako zirkuitu ezagunean.