Iraurgik eta Bruesak mila zaletu inguru bildu dituzte Kiroldegian

Urola Kostako Hitza 2008ko ira. 2a, 13:09

Lan Mobel ISB-k Pielagosen kontra jokatu du eta Bruesa GB-k Valladolid izan du aurkaria

Espainiako Hirugarren Mailan jokatzen duen Lagun Onak futbol taldeak 0-0 egin du denboraldiko lehen partidan

Larunbat arratsaldean saskibaloiko lagunarteko bi partida jokatu zituzten Azpeitiko kiroldegian. Denboraldi-aurreko bi norgehiagokak ikusteko mila pertsona inguru bildu zen.

Aurreneko partida EBA Ligako Lan Mobel Iraurgik jokatu zuen Pielagosen kontra. Azpeitiko taldea garaile izan zen, 72-67 emaitzarekin.

Bigarren partidan ACB Ligako Bruesa saskibaloi taldeak Valladolid izan zuen aurkari. Azken laurdenekoan erabaki zen norgehiagoka eta Donostiako taldea izan zen irabazlea, 80-73 emaitzarekin.

Futbolean ekin diote denboraldi berriari

Futbolean, berriz, asteburuan hasi dute Espainiako Hirugarren Mailakoek denboraldia. Lagun Onak-ek kanpoan jokatu du Laudioren kontra eta 0-0 egin dute. Datorren asteburuan, azpeitiarrek Beasainen kontra jokatuko dute Garmendipen.