'Arrupe, nire isiltasun hau' ikuskizunerako sarrerak

Urola Kostako Hitza 2008ko uzt. 24a, 10:07

Iratzar liburudenan jarri dituzte salgai, 30 euroren truke

Ikuskizunera joateko aparkaleku bat Azkoitiko Txerloian antolatuko dute; gero handik autobus zerbitzua jarriko dute Loiolara

San Inazio egunean, hilaren 31n, Arrupe, nire isiltasun hau ikuskizuna izango da Loiolako basilikaren aurrean aire librean, 22:00etan hasita. Bi ordu eta erdiko emanaldia izango da.

Ikuskizunerako sarrerak salgai jarri dituzte, Azpeitian Iratzar liburudendan, 30 euroren truke. Loiolako ikuskizunera joateko aparkaleku bat Azkoitian antolatuko dute, Txerloian. Gero, handik Loiolara etortzeko autobus zerbitzua jarriko dute.