Jose Luis Frantzesenaren pieza ez dute aukeratu Getariako ereserkirako

Uztarria.eus 2008ko uzt. 21a, 13:07

Ereserkia aukeratzeko lehiaketan, hiru finalisten artean zegoen konpositore azpeitiarrak aurkeztutakoa

Larunbatean egin zuten ekitaldian, getariarrek Txomin Mujikaren pieza aukeratu zuten

Getariako Musika Bandak eta Abesbatzak Getariako ereserkia hautatzeko lehiaketako hiru finalisten piezak taularatu zituzten larunbatean. Finalisten artean, Jose Luis Frantzesena konpositore azpeitiarrak egindako pieza zegoen baina ez zen aukeratua izan.

Larunbat gauean Getariako Salbatore Deunaren elizan egin zuten ekitaldian, getariarrek, Txomin Mujikaren pieza aukeratu zuten. Bilbao Musikako zuzendari gerentea da Mujika.