Plazako aparkalekuak denentzako erabilgarri

Uztarria.eus 2008ko uzt. 16a, 14:07
Ezabatu dituzte dagoeneko herritarrei aparkatzea galarazten zioten R hizkiak.

Udaleko politikariek plazan erreserbatuta zituzten aparkalekuak kendu egin dituzte

"Alde Zaharrekoek ere aparkalekuen premia badutelako", aurrerantzean, herritarrek erabiliko dituzte plaza horiek

Azpeitiko plazan, orain arte, Udaleko alderdietako ordezkarientzako zenbait aparkaleku gordeta egoten ziren. Hori adierazten zuten lurrean margotutako R hizkiek. Orain, ordea, plaza pribilegiatu horiek kentzea erabaki du Udalak.

Xanet Esnaola alkateordearen arabera, "Alde Zaharrekoek ere plazako aparkalekuak erabiltzeko premia badute eta ondo etorriko zaizkie plaza horiek beraiei ere".

Herrian zehar, errepideetako pintaketak ari dira burutzen egunotan eta hori aprobetxatuz, ezabatu dituzte dagoeneko herritarrei aparkatzea galarazten zieten R hizkiak. Aurrerantzean, gainontzeko aparkalekuen funtzio bera izango dute plaza horiek.