Sami Herriari buruzko hitzaldia eskainiko dute Bageran hango hiru emakumek

Uztarria.eus 2008ko uzt. 10a, 13:07

Gaur, osteguna, hitzaldia eskainiko dute Herri Samiko hiru emakumek

Bilgune Feministak antolatu du hitzaldia eta Herri Samien egoera eta bertako emakumeen bizi baldintzak izango dira hizpide

Sami Herriaren inguruko hitzaldia eskainiko dute hango hiru emakumek gaur, osteguna, Bageran (Aitonena). Bilgune Feministak antolatu du solasaldia eta Herri Samien egoera eta bertako emakumeen bizi baldintzak izango dira hizpide.

Sami Herria Artikoko jatorrizko herrietako bat da eta lau estaturen menpean dago: Finlandia, Suedia, Norvegia eta Errusia. Azken estatu horrek ez, Errusiak, ez du Sami Herria aitortzen.

Gaur, osteguna, 19:30ean hasiko da hitzaldia, Bageran.