Erretiratuen Xoxoteko Eguna astebetez atzeratu dute

Urola Kostako Hitza 2008ko uzt. 9a, 12:07

Larunbaterako "eguraldi oso txarra" iragarri dutelako atzeratu dute

Hilaren 19an egingo dute mendi irteera

Udalak eta Bagera Jubilatuen Elkarteak datorren larunbaterako Xoxoteko Eguna antolatuta zuten erretiratuentzako . Baina atzo, asteartea, jakinarazi zutenez, astebetez atzeratu dute mendi irteera, "larunbaterako eguraldi oso txarra iragarri dutelako".

Beraz, hilaren 12an beharrean hilaren 19an izango dute Xoxoteko eguna.

Erretiratuen Xoxoteko Egunerako izena emateko epea bihar bukatuko da. Izena emateko Bagerakoen (Aitonena) bulegora joan behar da, goizez 10:30etik 12:30era bitartean. Irteeran parte hartzeko hiru euro ordaindu behar dira, eta bazkaltzera gelditu nahi dutenek, berriz, 15 euro ordaindu beharko dituzte.

Irteera 10:30ean, plazatik

Xoxoteko Egunean, hilaren 19an, 10:30ean irtengo dute herriko plazatik Xoxotera; autoz igoko dira mendira. Gero, mendian meza izango dute eta, hamaiketakoaren ondoren, mendi ibilaldi txiki bat eman eta atzera herrira itzuliko dira autoz. Gero, bazkaria egingo dute Sanjuandegiko Bageran (Aitonenan).