'Gomendatzen dizut! Merezi du' 2008 ko leihaketa martxan da

Uztarria.eus 2008ko uzt. 3a, 14:07

Sariketaren helburua oporretako edo aisialdian ezagututako lekuen gomendioak jasotzea da

Zozketan parte hartzeko epea irailaren 30a da eta bi kategoriatan banatu dute antolatzaileek

Azpeitiko Gazte Informazio Bulegoak Gomendatzen dizut! Merezi du 2008ko leihaketa martxan jarri du.

Sariketaren helburua oporretako edo aisialdian ezagututako lekuen gomendioak jasotzea da eta gipuzkoar guztiek parte har dezakete.

Bi kategoría ezarri dituzte antolatzaileek: 12-17 urte bitartekoak eta 18-34 bitartekoak, eta gazte bakoitzak nahi adina gomendio bidali ahal izango ditu, zozketan gehienez bostekin parte hartu ahal izan arren.

Gomendio bakoitzeko bi arrazoi eman behar dira eta argazki edo bideo bat erantsi beharko da. Zozketan parte hartzeko epea irailaren 30a da eta irabazleen izenak urriaren 17an jakinaraziko dira.

.12 eta 17 urte bitarteko irabazleak, argazkigintza, ikus-entzunezko edo antzeko materiala jasoko du sari gisa eta 18 eta 34 urte bitartekoek, argazkigintza edo ikus entzunezko materiala, edo oporraldia eskuratuko dute.

Informazio gehiago: http://www.aizue.com, 943 15 71 60 telefonoan edo gib@azpeitia.net en