Abian da Pourra'08

Uztarria.eus 2008ko eka. 26a, 14:06

Frantziako Tourraz lehiaketa antolatu du Uztarriak, zortzigarren urtez

Aurten parte-hartzaileen artean inoiz baino sari gehiago banatuko dira

Laster hasiko da Frantziako Tourra; uztailaren 5ean, larunbata. Eta Azpeitian, Uztarria Komunikazio Taldeak Pourra antolatu du, azkeneko zortzi urteetan bezala. Aurten, gainera, inoiz baino sari gehiago banatuko ditu parte-hartzaileen artean.

Jarraipena, webgune honetan

Pourra, oso-osorik, webgune honetan jarrai daiteke. Helbidea, hauxe:

• www.uztarria.com/pourra/2008

Hor aurkituko dituzue parte hartzeko arauak, izen-emate orria, sarien banaketa nola egingo den...

Aurtengo Pourrak iazko eta aurreko urteetako sistema eta funtzionamendu bera izango du. Bederatzi txirrindulari aukeratu beharko dira, ordenean, eta Tourra bukatzean banatuko ditugu sariak.

Eztabaida ere ireki dugu. Han bota zuen iritziak, baietz nik irabazi eta horrelako erronkak!

Zer egin parte hartzeko?

Oso erraza da.

1). Inprimatu iskripzio orria (pdf formatua). Edo, bestela, Etxe-Zuri, Amaia, Orkatz, Auntxa, Iraurgi SB eta Erreka tabernetan, edo Ziclos Beni, Aitzaki Kirolak, Erreka Bike eta Etxahun gutiziak dendetan eta Ziripot eta Oilo-Soro elkarteetan aurkituko dituzu; hartu handik. Uztarriaren egoitzan ere baduzue aukera.

2). Bete hor eskatzen diren datu guztiak. Txirrindulariak aukeratzeko, adibidez, begiratu aurreko urteetako Pourrak

3). Utzi izen-emate orri hori lehen aipatutako toki laguntzaileren batean, 20 eurorekin batera. Edo, bestela, Uztarrian bertan.

4). Eta jarraitu Pourraren garapena, webgune honetan.

Txirrindulariak

Pourran, tropel osoko edozein bederatzi txirrindulari har daitezke. Adibidez, sailkapen orokorrean ondo ibiliko direla uste dugunak; edo esprinterrak; mendirako ere norbait hartzea komeni... Bederatzi txirrindulari, bederatzi soilik. Eta zeinek hartuko dute parte? Tropela.net-en ikusi

Sariak

Sariak honako hauek izango dira, Oinarriak atalean azaldu bezala.

1). Jasotako diruaren %30.

2). Jasotako diruaren %20.

3). Jasotako diruaren %10.

Gainerako %40, Uztarriari laguntzeko izango da.

Sari gehiago

Horiez gain, aurten inoiz baino sari gehiago banatuko ditugu (postua zehaztuko dugu, partaide kopurua jakindakoan):

• Kiruri jatetxean bi lagunentzako afaria.

• Bi lagunentzako talaroterapia bonoa.

• Kirol Patronatoaren 10 sesiotako sauna bonoa.

• Erreka Bike-en oparia.

• Aitzakia Kirolak-en oparia.

• Ziklos Beni-ren oparia.

• Etxahun gutiziak-en oparia.

• Tiobiboetarako 30 euroko balea (Udalaren laguntzaz).

• Uztarriaren sariak.

• ...

Sariak San Inazio bezperan banatuko ditugu, txosnetan, 20:00etan.

Gogoratu helbideak:

• Aurtengo Pourra

• Orain arteko Pourra guztiak