400 haurrek baino gehiagok hartuko dute parte Udaleku Irekietan

Urola Kostako Hitza 2008ko eka. 24a, 10:06

Hilaren 30ean hasiko da lehen txanda, eta haur eta gazte batzuk bi txandetan hartuko dute parte

Aurrez, gurasoentzako bilerak antolatu dituzte

Udal udaleku irekiek izango duten parte-hartzearekin gustura daude Udaleko Gazteria Sailekoak, "aurrenengo txandan 431 haur eta gaztek eman baitute izena, eta bigarrengoan 244k. Batzuk, gainera, bi txandetan hartuko dute parte".

Hilaren 30ean hasiko da lehen txanda eta bitartean gurasoekin bilerak deitu dituzte.

Udaleku Irekietako bilerak

Sindikatu Zaharrean. 19:00etan euskaraz egingo dituzte gurasoentzako bilerak, eta 20:00etan, berriz, gazteleraz.

  • Ekainak 24, gaur: Udan Koxkor.
  • Ekainak 25, bihar: Udan Jolas.
  • Ekainak 27, ostirala: Udan Mugi.

Zapo Txoko gaztelekuan. 19:00etan. Ordu berean euskarazko eta gaztelerazko saioa.

  • Ekainak 26, etzi: Udan Alai.

Eskutitzez. Udabentura programan izena eman dutenei, eskutitza bidaliko diete etxera udaleku irekietako antolatzaileek, informazio guztiarekin.