Udaleko Kultura Sailak herriko kultur taldeei galdetegi bana bidali die

Urola Kostako Hitza 2007ko eka. 19a, 12:06

Taldeen datuak eguneratu eta diru laguntzak emateko irizpideak finkatu nahi ditu Udalak

Kultur taldeek galdetegia beteta hilaren 30a baino lehen udaletxera eraman behar dute

Udaleko Kultura Sailak herriko kultur taldeei galdetegi bana bidali die. Kultura Sailetik jakinarazi dutenez, bi arrazoi nagusirengatik egin dute: 2Batetik, taldeen inguruko zenbait datu jakiteko eta beste batzuk eguneratzeko. Eta bestetik, Udalak taldeei ematen dizkien diru laguntzen irizpideak finkatzeko".

Bi arrazoiak bata bestearekin lotuta daudela azaldu dute Udalekoek. Izan ere, Udalak laguntzen dituen kultur eragileen datuak "ahalik eta zehatzen" ezagutu nahi dituzte, era horretan diru laguntzak emateko garaian "bidegabekeriak saihestu" ahal izango dituztelako. Ildo beretik, Udalak "kultur taldeei diru laguntzak emateko irizpideak" finkatu nahi ditu: "Era horretan, taldeek eta herritarrek, oro har, garbi jakingo dute Udalak zeini eta zergatik emateko dizkion neurri bateko edo besteko laguntzak".

Kultur taldeek galdetegia beteta hilaren 30a baino lehen udaletxera eraman behar dute.