Kontxu Odriozolak jasoko du aurten Besarkada Saria

Uztarria.eus 2008ko eka. 16a, 14:06

Euskal Aktoreen Batasunak eskaintzen du sari hau

Ekainaren 23an, Aktoreen 15. Jaialdian omenduko dute Odriozola

Kontxu Odriozola aktore azpeitiarrak jasoko du aurten Euskal Aktoreen Batasunak (EAB) urtero eskaintzen duen Besarkada Saria. Aktoreen 15. Jaialdian emango diote Odriozolari saria.

Ekainaren 23an omenduko dute aktore azpeitiarra Donostiako Viktoria Eugenia antzokian eta orduan emango diote Besarkada saria. Ekitaldia, Euskal Aktoreen Batasunaren sortu zeneko 20. urteurrena ospatzeko ere baliatuko dute.

Kontxu Odriozola antzerkian ez ezik telebistan ere lan ugari egindakoa da. ETB 1eko Goenkale telesaileko Maria Luisa pertsonaia ezagunari, esaterako, Odriozolak eman izan dio bizia. Hamalau denboraldi egin ditu Goenkale-n. Orain gutxi, telesaila uztea erabaki du eta beste proiektu batzuei heltzea.

Odriozolaren biografia

.2002an argitaratu zuen Azpeitiko Udalak Kontxu Odriozolari buruz Pako Aristik idatzitako biografia txikia. Uztarria.com-en osoa irakur daiteke, helbide honetan.