Oskorri Banda Banden emanaldirako entsegua

Uztarria 2008ko mai. 29a, 13:05

Larunbatean, maiatzak 31, Oskorri Banda Banden emanaldia izango da Izarraitz Pilotalekuan. Oskorrik Azpeitiko Udal Musika Bandarekin eta Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleekin eskainiko du kontzertua. 19:30ean hasiko da emanaldia larunbatean. Kontzertua prestatzeko entsegua atzo, asteartea, egin zuten Izarraitzen bertan. Bideo honetan Umepurri kanta entseatzen ageri dira.