Urolako birpopulaketa

Oillagorra elkartea 2008ko api. 30a, 14:04

Urtero bezala, aurten ere egin dute Urola ibaiko amuarrainen birpopulaketa. Udaletxearen eta Alfonso Gallardo enpresaren laguntzarekin, Oillagorra ehiza eta arrantza elkarteak gauzatu du aurten ekimena. 3.000 amuarrain askatu dituzte gutxi gora behera Loiola eta Okerko zubiaren parean; Oillagorrakoen arabera, "baimendutako neurritik gorakoak denak". Bideo honetan ageri dira Oillagorrakoak amuarrainak askatzen.