Sei adin txikiko zauritu dira Oñatz bidean izandako auto istripuan

Uztarria.eus 2008ko api. 28a, 11:04
Oñatz bidean gertatu zen istripua. Gaur, astelehena, autoa —borobilean sartuta— oraindik erretiratu gabe zegoen.

.13 eta 16 urte bitarteko gazteak dira zauritutakoak, eta hiru larri daude

Ezbeharra atzo, igandea, 16:30ak aldera gertatu zen, Garin baserriaren parean

Azken albistea (2008/04/28. 15:26). Ertzaintza lekuko bila dabil

Sei adin txikiko zauritu ziren atzo, igandea, Oñatz bidean izandako auto istripuan, eta haietako hiru larri daude. Ezbeharra 16:30ak aldera gertatu zen. Antza denez, Garin baserriaren inguruan, autoak errepidetik irten eta malkar batetik behera joan zen.

Autoan 13 eta 16 urte bitarteko bost gazte zihoazen eta bostak zauritu ziren. Osakidetzaren helikopteroan eraman zituzten Barakaldoko ospitalera.

Gazteak Azpeitikoak eta ingurukoak dira.

Azkeneko albistea (2008/04/28. 15:26). Ertzaintza lekuko bila dabil

Istripuaren zergatiak argitzeko Ertzaintza lekuko bila dabil eta ezbeharraren inguruan inork datu argigarririk balu Azkoitiko Ertzainetxeko Argiketa sailarekin harremanetan jartzeko eskatu dute (943 083780).

Bestalde, Ertzaintzak lehen hipotesietan adin txikiko bost lagun zihoazela esan badu ere, orain, autoan sei zihoazela baieztatu du.