Aurtengo Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa martxan da

Urola Kostako Hitza 2008ko api. 24a, 10:04

Lanak, maiatzaren 5etik 30era bitartean aurkeztu behar dira udaletxean, Kultura Sailaren bulegoan

Irabazten duen kartelaren egileak 900 euroko saria jasoko du

XXVI. Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa martxan jarri du Udaleko Kultura Sailak. Egindako lanak maiatzaren 5etik 30era bitartean aurkeztu behar dira udaletxeko Kultura Sailaren bulegoan. Irabazten duen kartelaren egileak 900 euroko saria jasoko du.

Lehiaketan edonork parte hartu dezake eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru lan aurkeztu ditzake. Edozein teknika eta materialekin egindakoa izan daiteke, baina 450 milimetro zabal eta 680 milimetro altu izan beharko ditu. Kartelak, "Azpeitia XXVI. Euskal Antzerki Topaketak 2008 udazkena" esaldia eraman beharko du.

Aurkeztutako lanekin ekainean erakusketa antolatuko du Udalak.