Komertzio txikiak, "erronka handiak"

Uztarria.eus 2008ko api. 23a, 14:04

"Merkatari txikiak eta herriko bizitza ardatz izango dituen Azpeitia eraikitzeko", batzarra egingo dute, bihar, osteguna

Sindikatu Zaharrean izango da batzarra, 15:00retan, eta merkatari txikiak parte-hartzera animatu ditu Udalak

"Merkatari txikiak eta herriko bizitza ardatz izango dituen Azpeitia eraikitzeko", batzarra egingo dute, bihar, osteguna, Sindikatu Zaharrean. Udalak deitutako batzarra, 15:00retan hasiko da eta merkatari txikiak parte-hartzera animatu dituzte.

Udalekoen esanetan, "merkatal zentro handiak, multinazionalak, globalizazioa, herritarren ohitura aldaketakĀ… ez dira merkatari txikien eta herriko bizitza sustatzearen aldeko faktoreak". Horren aurrean, komertzio txikiak "sustatzea beharrezkoa" ikusten dute, "herri baten nortasunean eta garapenean, funtzio sozial, kultural eta ekonomiko garrantzitsua betetzen dutelako".

Bide hori guztia, ordea, "herritarrekin" egin nahi dutela diote Udalekoek, "gainontzeko arloetan bezala". "Ezinbestekoa ikusten dugu merkatari txikiak elkartu eta batera lan egitea". Udala, bere aldetik, "prest" azaldu da "elkarlan hori bultzatu eta bide hori elkarrekin egiteko".