Leire Agirreri eman diote Joxe Takolo Beka

Urola Kostako Hitza | Kirolak
2008ko api. 22a, 09:04

Marokon eskalada bide bat zabalduko du beste lau lagunekin, eta Joxe Takolo izena jarriko diote bide horri

Larunbatean jasoko dute beka, 12:00etan, udaletxeko areto nagusian

Leire Agirre eskalatzailea.  Argazki originala

Erabaki dute aurtengo Joxe Takolo Beka nori eman, Udaleko Kirol Sailetik jakinarazi dutenez: Leire Agirre azpeitiarrak, David Gancedo bilbotarrak, Tony Arbones katalanak, Benoit Dorzas suitzarrak eta Kurt Albert alemanak osatutako taldeari, Marokon eskaladako bide bat zabal dezaten.

Tratarat-eko paretetan Joxe Takolo izeneko 500 metroko bidea —7. gradukoa— irekitzeko proiektua da bekaren bidez lagunduko dutena, 1.680 euroko laguntza emanda. Maiatzaren erdialdean abiatuko dira hara, pare bat asterako.

Larunbatean jasoko dute Beka

Larunbatean beka emateko ekitaldia antolatu du Udaleko Kirol Batzordeak, 12:00etan, udaletxeko areto nagusian. Han eskalatzaileek proiektua azalduko dute.

Joxe Takolo Beka 2001ean sortu zuten goi-mendizaletasuna bultzatzeko asmoarekin, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Mendi Federazioak eta Azpeitiko Udalak finantzatutakoa da.

Aurreko urteetako Joxe Takolo Beka-ren irabazleak

Joxe Takolo gogoan

Uztarriak 2001eko ekainean aurkeztu zuen Joxe Takolori buruz idatzitako liburua. Enekoitz Esnaola kazetari azpeitiarrak idatzi zuen liburua eta Azpeitiko mendizalearen biografia jasotzen du.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu