Fernando Morillok lan berria aurkeztu du gaztetxoentzat

Urola Kostako Hitza 2008ko api. 11a, 15:04
Fernando Morillo idazlea.

Idazleak Suminaren estrategiara izeneko eleberria argitaratu du, idatzi duen hemeretzigarrena

Gaur, ostirala, aurkeztu du Donostiako Elkar Aretoan

Fernando Morillok Suminaren estrategia bere hemeretzigarren eleberria aurkeztu du gaur (apirirlak 11, ostirala) 11:00etan Donostiako Elkar Aretoan; azken lan hau ere gaztetxoei zuzendutakoa da, Morilloren azkenaldiko lan gehienak bezalaxe. Aurkezpean hizlari lanetan aritu dira Fernando Morillo bera eta Xabier Mendiguren editorea.

Morillok dioenez, "garbi neukan zer zen nahi nuen. Aspalditik nebilen intrigazko nobela beltza edo poliziakoa egitekotan. Ideia eta egitura argi nituen, baina ez nekien nola heldu. Azkenean oso gustura geratu naiz emaitzarekin"

Nobela beltza

Intrigazko eleberriari buruz hitz egin du Murillok. "Thriller moduko nobela beltza da. Konplikazio intelektualik gabea da, sinplea. Nire helburua nobelak irakurlea harrapatzea zen eta".

Eleberriko protagonista antropologoa eta ingeniaria da eta emakume batek eginiko proposamen xelebre bat jasotzen du. "Errealitatea manipulatzeko eskatzen diote protagonistari eta hasieran erraza dena asko korapilatzen da".

Etorkizuneko proiektuak

Etorkizunean egitea gustatuko litzaizkiokeen proiektuez aritu da Morillo: "Alde batetik, gazte literaturaren generoan nobela teknologikoa eta historikoa nahastea gustatuko litzaizkidake. Eta bestetik, thriller zientifikoa egitea ere buruan dut".

Suminaren estrategia liburua

  • Egilea: Fernando Morillo.
    - Argitaratzailea: Elkar.
    - Salneurria: 12,45 euro.
    - Generoa: Gazteentzako misteriozko eleberria.

Oharra. Aurkezpenaz informazio gehiago Berrian