T eta Waxi taldeen disko aurkezpenekin hasiko da bihar Asteburu Musikalak

Urola Kostako Hitza 2008ko api. 4a, 17:04

Hurrengo hiruhilabetekoan, ekaina bitartean, 18 ekitaldi antolatu dituzte herriko hainbat txokotan

Era askotako ekitaldiak eta parte-hartze zabalarekin antolatu dute, Udal Musika Banda, Urrestillako musika taldeak, Kitarra taldea, Izarraitz Txistulari Taldea, Juan Antxieta Musika Eskola besteak beste.

Bihar hasiko da Asteburu Musikalak programa T (Urrestilla, Azpeitia) eta Waxi (California, AEB) musika taldeek emango duten kontzertuarekin, udaletxeko arkupetan, 22:30ean.

Bi taldeek azken diskoak aurkeztuko dituzte. Azpeitiko T taldeak Txorietxe lan berria plazaratuko du. Orain dela aste batzuk Urretxun aurkeztu zuten lana, atzo Elorrion eta gaur etxean bertan. Waxi, berriz, Sorkunekin ari da kontzertuak ematen Euskal Herrian, baina Azpeitian talde amerikarra bakarrik ariko da. Waxi talde desberdinetan jardundako musikariek sortutakoa da. Apirila, maiatza eta ekaina bitartean egingo dira Asteburu Musikalak programako ekitaldiak herriko auzo eta txoko desberdinetan.

Asteburu honetan gaurko kontzertuaz gainera, bihar Kitarra taldearen emanaldia izango da Aitonena IIan, Sanjuandegi auzoan, 12:00etan.

Guztira 18 ekitaldi antolatu dituzte Udaleko Kultur Mahaitik. Era askotako ekitaldiak eta parte-hartze zabalarekin antolatu dute, Udal Musika Banda, Urrestillako musika taldeak, Kitarra taldea, Izarraitz Txistulari Taldea, Juan Antxieta Musika Eskola besteak beste.

asteburu musikalak. egitaraua

-Apirilak 5, gaur. T (Urrestilla, Azpeitia) eta Waxi (AEB, California) taldeen kontzertua eta disko aurkezpena. 22:30ean, udaletxeko arkupetan.

-Apirilak 6, bihar. Kitarra taldea. 12:00etan, Aitonena IIan, Sanjuandegi auzoan.

-Apirilak 11, ostirala. Eztake eta Zure Folk taldeak. 22:00etan, udaletxeko arkupetan.

-Apirilak 19, larunbata. Metal Boskotea. 19:30ean, Sebastian Donearen Parrokian.

-Apirilak 20, igandea. Azpeitiko Udal Musika Banda. 13:00etan, Sanjuandegi auzoan (eguraldi txarra egingo balu, plazako arkupetan).

-Apirilak 25, ostirala. Juan Antxieta Musika Eskolako irakasleen kontzertua. 19:30ean, Betharrametan.

-Apirilak 26, larunbata. Izarraitz Txistulari Taldea. 19:00etan, kalejira.

-Maiatzak 10, larunbata. Haur abesbatzen kontzertua. Amalda eta Juan Antxieta. 19:30ean, Be-tharrametan.

-Maiatzak 17, larunbata. Hiru musika eskolen arteko elkartrukea: Zumaia, Zestoa eta Azpeitia. 19:00etan, Izarraitz pilotalekuan.

-Maiatzak 18, igandea.

*Kitarra taldearen kontzertua. 13:00etan, udaletxeko arkupetan.

*Musika Banda Gaztearen kontzertua. Nuarben, meza ondoren.

-Maiatzak 24, larunbata. Izarraitz Txistulari Taldearen kalejira. 19:00etan, Sanjuandegi auzo- an.

-Maiatzak 29, osteguna. Kitarra eta Juan Antxieta Musika Eskolakoen kalejira. 18:00etan, Eliz kalean.

-Maiatzak 30, ostirala. Kitarra eta Juan Antxieta Musika Eskolakoen kalejira. 18:00etan, Eliz kalean.

-Maiatzak 31, larunbata. Oskorri, Azpeitiko Udal Musika Banda eta Juan Antxieta Musika Eskola. 19:30ean, Izarraitz pilotalekuan.

-Ekainak 7, larunbata. Udal Musika Bandaren kalejira. 11:00etan, Sanjuandegin.

-Ekainak 8, igandea. Udal Musika Bandaren kalejira. 11:00etan, Sanjuandegin.

-Ekainak 15, igandea. Ezinean eta Corsal Amor. 19:00etan,Perez Arregi plazan.

-Ekainak 21, larunbata. Juan Antxieta Musika Eskolaren ikasturte bukaerako jaialdia. 19:30ean, Izarraitz pilotalekuan.

-Ekainak 22, igandea. Azpeitiko Udal Musika Bandaren kontzertua. Urrestillako plazan, meza ondoren.