Aste Santuan 829 bisitari izan da Loiolako Turismo Bulegoan

Urola Kostako Hitza 2008ko api. 2a, 13:04

Bisitarien erdia euskal herritarra izan da

Eskualdeko zerbitzuen gainean eskatu dute informazio gehien bisitariek

Martxoaren 19tik 30era bitartean 829 bisitarik erabili dituzte Loiolako Turismo Bulegoko zerbitzuak. Bisitari horien ia erdia (%47) Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako biztanleak izan dira, Iraurgi Lantzenek jakinarazi duenez. "Ondoren ugarienak Katalunia, Madril eta Aragoitik etorritakoak izan dira".

Eskualdeko zerbitzuen gainean eskatu dute informazio gehien bisitariek, "jatetxeei buruz, museoen ordutegiez edota baliabide historiko artistikoei buruz".

Loiolako Santutegiko Turismo Bulegoa zabalik izaten da, asteartetik igandera bitartean, 10:00etatik 14:00etara. Hango telefonoa 943151878 da.