ETAk bonba bat zartarazi du Erloko hedagailuan

Uztarria.eus 2008ko mar. 31a, 11:03

Atzo (igandea) lehertu zen; bonba hiru kilo amonalez osatua zegoen, eta kalteak eragin zituen atean

Ertzaintzak egindako lehen ikerketen arabera, tenporizadore bidezko lehergailua da, ETAk erabili ohi duen motakoa

ETAk bonba bat zartarazi zuen atzo (martxoak 30, igandea) Erloko telebista hedagailuan, eta atean kalteak eragin zituen. Hiru kilo amonalez osatua zegoen lehergailua. Goizeko hamaikak inguruan ezezagun batek eman zuen abisua. ETAren izenean Gipuzkoako DYAra egindako deian Azpeitiko Izarraitz mendian lehergailu bat ipini zela ohartarazi zuen.

Eguerdi-arratsalde partean aurkitu zituzten Ertzaintzaren artezilariek leherketa baten aztarnak Erlo mendian kokatutako dagoen errepikagailuan.

Ertzaintzak egindako lehen ikerketen arabera, "tenporizadore bidezko lehergailua da, ETAk erabili ohi duen motakoa".