Martxoaren 31n hasiko da futbito txapelketa

Uztarria.eus 2008ko mar. 14a, 13:03

.21 taldek izena eman dute dagoeneko eta atzo, osteguna, egin zuten lehenengo bilera, Gaztetxean

Azpetian Gazteoak Zer?! taldeak antolatzen zuen lehen txapelketa; azken urteetan Gaztetxeak hartu dio lekukoa

Aurten ere ez du hutsik egingo Betharramistetako futbito txapelketak. Atzo, osteguna, egin zuten antolatzaileen eta parte-hartzaileen lehenengo bilera Gaztetxean. Adostutakoaren arabera, martxoaren 31n, astelehena, ekingo diote gazteek partidei.

Denera, 21 taldek izena eman dute dagoeneko eta lau taldetan banatu dituzte. Izen-ematea oraindik zabalik dagoen arren, apuntatu nahi dutenei lehen bai-lehen Gaztetxera agertzeko eskatu diete antolatzaileek.

Aurten txapelketan "ahalik eta kiroltasun handiena bultzatzeko ahalegina" egingo dute gazteek. Hala adostu zuten atzoko bileran.

Azpeitian Gazteok Zer?! taldeak antolatzen zuen lehen txapelketa; azken urteetan Gaztetxeak hartu die lekukoa.

Gazte Astea

Martxoaren 31an hasi eta ekainaren 7an, larunbata, bukatuko da txapelketa. Aurreko astean, berriz, beste urteetan bezala, Gazte Astea antolatuko dute gazteen inguruko arazoak eta beharrak aldarrikatzeko. Astea larunbateko futbitoko finalekin bukatuko da. Plazan jokatuko dira aurten ere eta ondoren, afaria egingo dute gazteek elkarrekin.