Aisialdirako aukera paregabea

Uztarria.eus 2008ko mar. 12a, 16:03

Naturako aisialdiaz gozatzeko, ibilbide gidatuak antolatu dituzte Gipuzkoan

Irteerak martxotik urrira izango dira igandetan

Naturako aisialdiaz gozatzeko ibilbide gidatuak antolatu dituzte Gipuzkoan. Ekimena, Deba, Orio eta Zumaiako udalek eta Iraurgi Lantzen-ek eraman dute aurrera, Begi Bistan eta Mendigida enpresekin batera.

Irteerak martxotik urrira izango dira igandetan eta Gipuzkoako hainbat txoko ezagutzeko aukera emango dute. Izan ere, ibilbide bakoitzeko alderdi geologiko, landaredi eta alderdi historikoei buruz azalpenak emango dituzte.

Irteera ezberdinak antolatu dituzte: Deba- Zumaia, Zumaia-Deba, Orio-Donostia eta Loiola-Ekain-Zestoa (Izarraitzetik barna). Guztiak Begi Bistan eta Mendigida enpresetako arduradunek zuzenduko dituzte.

Informazio gehiagorako:

-Debako Turismo Bulegoa: 943 19 24 52

-Loiolako Turismo Bulegoa: 943 15 18 78

-Iraurgi Lantzen S.A: 943 85 11 00

-Orioko Turismo Bulegoa: 943 83 09 04

-Zumaiako Turismo Bulegoa: 943 14 33 96

-Begi bistan: 657 794 677

-Mendigida: 658 708 029