IX. Gazte Astea Pazko Astean ospatuko dute Zapo Txokon

Urola Kostako Hitza 2008ko mar. 6a, 10:03

Gazteria Txiki Txoko eta Iturri Txiki ludoteketan ere aisialdiko ekimenak egingo dituzte martxoaren 25etik 29ra bitartean

Gazte Asteko ekitaldietan hilaren 12a baino lehen eman behar da izena

Pazko Astean, Udaleko Gazteria Sailetik haur eta gaztetxoentzako ekimenak antolatu dituzte. Zapo Txoko gaztelekuan IX. Gazte Astea antolatu dute, hilaren 25etik 29ra. Eta ludoteketan ere HH 5etik LH 4ra, eta LHko 5. eta 6. mailakoentzat ekitaldiak jarri dituzte.

Gazteriatik antolatutako programetan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko. Gazte Asteko ekitaldietan hilaren 12a baino lehen eman behar da izena, ikastetxean edota Zapo Txokon. Espeleologia ikastarorako 10 euro ordaindu behar dira etea parte-hartzaile kopurua mugatua da. Parte-hartzea karting-erako irteeran ere mugatua izango da eta 12 euro ordaindu behar dituzte. Gainera, futbito eta saskibaloi txapelketak, makillajea, Miarritzera egunpasa, patata tortilla lehiaketa eta break dantza ikuskizuna izango dituzte .

Iturri Txiki eta Txiki Txoko ludoteketan ere hainbat ekitaldi izango da Pazko Astean. Izena ostirala baino lehen eman beharko da. Parte hartzeko ludotekako bazkideek 12 euro ordaindu behar dituzte eta gainontzekoek 15 euro.

Gazteriako aisialdi programa

.

IX. Gazte Astea.

Martxoak 25 eta martxoak 26. Futbito txapelketa, 10:00etatik 13:00etara, kiroldegian. Espeleologia eta makillajea, 15:00etan, Zapo Txokon.

Martxoak 27. Karting-a eta egunpasa Miarritzera, 10:00etatik 19:00etara, Zapo Txokotik irtenda.

Martxoak 28. 3x3 Saskibaloi txapelketa 10:00etatik 13:00etara, kiroldegian. Patata tortilla lehiaketa, 16:00etatik 20:00etara, udaletxeko arkupetan.

Martxoak 29. Afari merienda eta break dantza ikuskizuna, 16:00etatik 20:00etara, Zapo Txokon.

Aste Santuan Ludotekan

Haur Hezkuntza 5etik LH 4ra.

  • Martxoak 25. Altxorraren bila, 10:00etatik 13:00etara, ludotekan.
  • Martxoak 26. Bizikleta irteera.
  • Martxoak 27. Igeldora egunpasa, 10:00tatik 17:30era. Irteera anbulatorio aurrean.
  • Martxoak 28. Eskulanak, 10:00etatik 13:00etara, ludotekan.
  • Martxoak 29. Ikuskizuna eta hamaiketakoa, 10:00etan ludotekan.

Lehen Hezkuntza 5-6.

  • Martxoak 25. Malabaren tailerra, 10:00etatik 13:00etara, ludotekan.
  • Martxoak 26. Bizikleta irteera.
  • Martxoak 27. Mendi irteera eta eskalada. 10:00etan, anbulatoriotik irtenda.
  • Martxoak 28. Patata tortilla lehiaketa.
  • Martxoak 29. Ikuskizuna eta hamaiketakoa, 10:00etan ludotekan.