Abesbatza herrikoia osatzeko bilera gaur, asteartea

Urola Kostako Hitza 2008ko mar. 4a, 10:03

Bagera Jubilatuen Elkartearen ekimenez abiatu nahi dute abesbatza

"Euskal kantuak sustatzea" nahi dute ekimenaren bidez

Bagera Jubilatuen Elkarteak (lehen Aitonena) abesbatza herrikoia antolatu nahi du. Horretarako gaur batzarra deitu du, 19:00etan, Bagerako bilkura aretoan (Aitonena I-en). "Abesbatza parte hartu nahi duten herritar guztientzako irekia da eta ekimena antolatzen lagundu nahi dutenek gaurko bilerara azaldu besterik ez dute, proposamenak-eta egiteko".

Abesbatzak herriko kaleetan abestuko luke eta helburua euskal kantak sustatzea du. "Lehen hainbeste kantatzen ziren kantak abesteko asmoarekin abiatu nahi dugu ekimena", diote.