Gabiriko X. Rallysprintean herriko zazpi gidari

Uztarria.eus 2008ko ots. 27a, 10:02

Joxe Labaka, Iñaki Alberdi, Jon Arregi, Andoni Oruezabal, Xabier Gurrutxaga, Xuban Uzkudun eta Aritz Elgarrestak hartuko dute parte lasterketan

Martxoaren 2an, igandea, izango da proba, 15:00etan hasita

Azpeitiko Lagun Artea Eskuderiak atzo (otsailak 26, asteartea) aurkeztu zuen igandean Gabirian korrituko duten X. Rallysprinta. Herriko hainbat auto gidarik eman du izena lasterketan. Denera, Azpeitiko zazpi auto gidari aterako dira: Joxe Labaka, Iñaki Alberdi, Jon Arregi, Andoni Oruezabal, Xabier Gurrutxaga, Xuban Uzkudun eta Aritz Elgarresta. Azpeitiarrekin batera, Errezilgo Gorka eta Ramon Apalantza aita-semeek ere parte hartuko dute eta proba irabazteko faboritoen artean daude gainera.

15:00etan hasiko da lasterketa eta 14:00etan itxiko dute proba egingo den errepidea. Euskal Herriko rallysprint denboraldiko lehen norgehiagoka izango da igandekoa eta 47 auto irtengo dira. Horietatik zazpi azpeitiarrek gidatuko dituzte.

Martxoaren 15ean Azpeitian

Gabiriako probaren ondoren, Azpeitian izango da denboraldiko hurrengo rallysprinta. Martxoaren 15ean jokatuko da IX Azpeitia-Ikasberri Rallysprinta. Azpeititik Urrakira eta handik Bidegoianera egingo dute autoek eta gero, berri zere buelta Azpeitira.