Auto batek oinezko bat harrapatu du Aranean

Urola Kostako Hitza 2008ko ots. 27a, 10:02

Astelehenean gertatu zen ezbeharra

Kolpearen ostean anbulantzian Zumarragara eraman zuten oinezkoa; zauri arinak dituela azaldu du Udaltzaingoak

Astelehenean (otsailak 25), 19:30ak inguruan, auto batek M.H.N. harrapatu zuen Arana kalean. Emakume bat zebra bidetik pasatzen ari zelako autoa gelditu egin zen. Baina behin emakumea pasatu zenean aurrera egin zuen, eta zebra bidetik kanpo zihoan M.H.N. harrapatu zuen. Horrek zauriak izan zituen eta anbulantzian Zumarragara eraman zuten. Dena dela, zauri arinak dituela azaldu du Udaltzaingoak.