Bertsolari gazteen lehia

Urola Kostako Hitza 2008ko ots. 7a, 12:02
Orain dela bi urteko Erniarraitz sariketaren finalera iritsi zirenak. Txapeldun Iñaki Apalategi beasaindarra izan zen.

Erniarraitz Bertso Sariketa asteburuan abiatuko da

Azkoitian izango da lehen kanporaketa; bihar, ostirala, 22:00etan Azkoitiko Kultur Etxean

Bihar (otsailak 8, ostirala) gauean Azkoitiko Kultur Etxean 22:00etan izango den kanporaketak emango dio hasiera IV. Erniarraitz Bertso Sariketari. Bertan, Hodei Iruretagoiena, Oier Aizpurua, Jokin Sudupe, Josu Oiarzabal, Eneritz Artetxe eta Silbia Etxaniz bertsolariak ariko dira kantuan. Aurkezle eta gai-jartzaile lanetan Jokin Uranga bertsolari azpeitiarra ariko da.

Aurten, 18 bertsolari gazte arituko dira kantuan. Alaia Martin bakarrik izango da Erniarraitz sariketan lehendik abestutakoa. Bertsolari guztiak gipuzkoarrak dira; horietatik 13, eskualdekoak.

Kanporaketa bakoitzean sei bertsolari ariko dira. Biharkoari, otsailaren 15ean Azpeitian eta otsailaren 22an Errezilen egingo diren kanporaketak gehitu behar zaizkio. Finala, otsailaren 29an izango da, Azpeitiko Gaztetxean.

Kanporaketa bakoitzean lehenen izaten dena zuzenean sailkatuko da finalera. Finaleko beste hirurak punturik gehien ateratzen dituztenak izango dira.

Galderak

  • 1. Zein helbururekin hartuko duzu parte Erniarraitz sariketan?
  • 2. Sariketa honetarako bereziki prestatu al zara?
  • 3. Zein da zure gustuko ariketa?
  • 4. Noiztik zabiltza bertsotan?
  • 5.Zein da zure idoloa?

Josu Oiarzabal:"Nire burua probatzeko helburuarekin irtengo naiz sariketan"

Azpeitian jaio zen 1988ko otsailaren 28an. Ingurumen Kimika Goi Mailako zikloa atera berri du.Eskolartekoetan eta Bertso Parrandan kantatu du.

  • 1. Nere burua probatzeko helburuarekin hartuko dut parte.
  • 2. Ez naiz bereziki prestatzen ari. Orain jaiegunak izan ditugunez, parrandan ere aritu gara bertsotan.
  • 3. Gustuko ariketa bat ez daukat. Zailena, beharbada, bakarkakoa.
  • 4. 14 urterekin hasi nintzen bertso eskolan. Hala ere, amaren aitona bertsozalea zenez, zaletu gazteagotan egin nintzen.
  • 5. Joxe Agirre eta Manuel Lasarte.

Tibalt Alberdi: "Nire helburua ongi aritzea da; finala oso garesti dagoela iruditzen zait"

Azkoitian jaio zen 1991ko azaroaren 29an. BHI Urola Ikastolan Giza Zentzietako Batxilergoa ari da ikasten. Eskolartekoetan azken lau urteetan aritu da bertsotan. Bertso Parrandan behin hartu du parte.

  • 1. Nire helburua ondo aritzea da. Finala oso garesti egongo da.
  • 2. Ez dut prestaketa berezirik egin.
  • 3. Gaiaren arabera, ariketa bat edo bestea gusta liezaidake.
  • 4. L.H.ko 5. mailan hasi nintzen bertso eskolan. Aitari asko gustatzen zaio, eta neu ere bertsozale egin nintzen.
  • 5. Amets Arzallus.

Eneritz Artetxe: "Ez dut idolorik, baina Joxe Agirre asko gustatzen zait; meritu handia du"

Azkoitian jaio zen 1990eko abenduaren 24an. Bigarren Batxilergoko ikasketak egiten ari da. Eskolartekoetan lau urtetan abestu du, eta Bertso Parrandan eta Bertxoko sariketetan ere parte hartu du.

  • 1. Saio txukun bat egin eta gustura gelditu nahi dut. Entzuleak gustura uztea ere nahiko nuke.
  • 2. Ez naiz ari bereziki prestatzen.
  • 3.Gustukoen, ofizioka aritzen naiz.
  • 4. Bertsozalea txiki-txikitatik izan naiz.
  • 5. Ez dut idolorik, baina Joxe Agirre asko gustatzen zait, meritu handia du.

Silbia Etxaniz: "Gustukoen ofizioka aritzen naiz; gai alaiak eta serioak, denetarik gustatzen zait"

Azkoitian jaio zen 1989ko urriaren 14an. Erizaintza ikasten ari da Donostian. Eskolartekoetan azken lau urteetan aritu da bertsotan.

  • 1. Neure buruarekin gustura gelditu nahi dut.
  • 2. Pixka bat ari naiz entrenatzen.
  • 3. Ofizioka aritzea dut gustukoen. Gai alaiak zein serioak, denetarik gustatzen zait.
  • 4. Hamar-hamaika urterekin hasi nintzen bertsotan.
  • 5. Idolo bakar bat ez daukat.

Lide Rekondo: "Txiki-txikitan bertsozaletu nintzen, amari asko gustatzen zaio eta"

Azkoitian jaio zen 1990eko abenduaren 1ean. D.B.H.ko 2. maila ari da ikasten. Eskolartekoetan eta Bertso Parrandan abestu du.

  • 1. Inoiz ez dut horrelako sariketabatean parte hartu eta nire burua probatu nahi dut.
  • 2. Pixka bat bai. Astean hirutan elkartzen naiz beste bertsolariekin.
  • 3. Ofizioka gustura aritzen naiz. Bakarka aritzea zailagoa da.
  • 4. Txiki-txikitan bertsozaletu nintzen, amari asko gustatzen zaio eta.
  • 5. Ez daukat idolo bat.

Jokin Sudupe Pio: "Finalera iristea ederra litzateke, baina maila handia dagoela uste dut"

Azkoitian jaio zen 1988ko urtarrilaren 19an. Mekanika ikasten ari da. Eskolartekoetan, bertso parrandan eta Gipuzkoako Txapelketan aritu da kantari.

  • 1. Finalera iristea ederra litzateke, baina maila handia dago.
  • 2. Txapelketa prestazen ari naiz.
  • 3. Zortziko txikian gai alaiekin gustura aritzen naiz.
  • 4. Etxean bertsozaletu nintzen. 11 urterekin hasi nintzen bertsotan.
  • 5. Idolorik ez, bertsolari on asko baitago.

Eneritz Arzallus: "Neure burua probatzeko eman dut izena Erniarraitz sariketan"

Errezilen jaio zen 1991ko irailaren 18an. Batxilergoko 1. maila ari da ikasten. Eskolartekoetan eta Bertso Parrandan abestu izan du.

  • 1. Neure burua probatzeko eman dut izena Erniarritz sariketan.
  • 2. Prestaketa berezirik ez dut egin, asteroko entrenamendua baizik.
  • 3. Gustukoen ofizioka aritzen naiz.
  • 4. Orain dela urte batzuk hasi nintzen bertsotan.
  • 5. Idolo zehatzik ez daukat.

Nekane Zinkunegi: "Erniarraitz gure elkartea da eta ondo legoke gutako norbait finalera iristea"

Errezilen jaio zen 1990eko maitzaren 17an. Batxilergoko 2. maila ikasten ari da. Eskolartekoan 14 urterekin hasi zen bertsotan eta idatzizkoan txapela jantzi zuen L.H.ko 6. mailan.

  • 1. Neure buruari baino gehiago taldeari begiratzen diot. Erniarraitz gure elkartea da eta ondo legoke gutako norbait finalera iristea.
  • 2. Liburuetatik gaiak hartu eta entrenatzen ari gara bertso eskolan.
  • 3. Gustukoen, ofizioka zortziko handian aritzen naiz.
  • 4. Txikitan bertsozaletu nintzen.
  • 5. Amets Arzallus.

Oier Aizpurua: "Aitona bertsozalea zen eta berari eskerrak zaletu nintzen"

Zarautzen jaio zen 1988ko otsailaren 15ean. Kimika Zientziak ikasten ari da. Eskolartekoetan gazteetan azkenengo urtean txapela jantzi zuen eta Gipuzkoako Txapelketan ere abestu du.

  • 1. Saio on bat egitea nahi nuke.
  • 2. Unibertsitateko azterketetak egiten ari naiz eta ez naiz prestatu.
  • 3. Ofizioka gustura aritzen naiz. Bakarka, bi bertso baldin badira ere bai.
  • 4. Aitona bertsozalea zen eta berari eskerrak zaletu nintzen.
  • 5. Ez dut idolo bat.

Hodei Iruretagoiena: "Nire maila emanez gustura aritu nahi dut; finalera sartuz gero, hobe"

Zarautzen jaio zen 1989ko apirilaren 25ean. Euskal Filologia ikasten ari da Gasteizen. Eskolartekoetan txapeldun izana da. Berritxu saria irabazia dauka. Lizardi Sarian ere abestu du. Iazko Gipuzkoako Txapelketan oso lan ona egin zuen.

  • 1. Nire maila emanez gustura gelditu nahi dut. Finalera sartuz gero, hobe.
  • 2. Ez naiz ari entrenamendu berezirik egiten, baina tarteka elkartzen gara geure artean, eta bukaerako puntua lantzen dugu batez ere.
  • 3. Ofizioka gustura aritzen naiz.
  • 4. Bederatzi-hamar urterekin hasi nintzen bertsotan, Ikastolan.
  • 5. Bertsolaria baino gehiago, bertso estiloa dut idolo.

Aitor Urbieta: "Ez daukat idolo bat, denen ezaugarrietatik pixka bat hartuko nuke"

Itziarren jaio zen 1987ko abuztuaren 28an, baina aspalditik Zarautzen bizi da. Enpresa ikasketak egiten ari da Donostian. Eskolartekoetan, Lizardin, Osinalden, Plazatik Gaztetxean eta Gipuzko Txapelketan abestu du, besteak beste.

  • 1. Ez da erraza izango, baina finalera iristen saiatuko naiz.
  • 2. Ez dut prestaketa berezirik egin.
  • 3. Gustukoen ofizioka aritzen naiz. Eroso sentizen naiz.
  • 4. Bertso eskolan txikitatik nabil, baina bat-batean hain txikitatik ez.
  • 5. Ez daukat idolo bat. Denen ezaugarrietatik pixka bat hartuko nuke.

Maddi Gallastegia: "Ofizioka gustura aritzen naiz; puntuari erantzutea ez zait gustatzen"

1989ko otsailaren 10ean jaio zen Zumaian. Euskal Filologia ikasten ari da Gasteizen. Eskolartekotan 10 urte geroztik dabil.

  • 1. Ez daukat helburu zehatzik. Bertsotan ondo pasatzea nahi dut.
  • 2. Ez dut egin prestaketa berezirik.
  • 3. Ofizioka gustura aritzen naiz, baina puntuari erantzutea ez zait gustatzen.
  • 4. Hamar urte nituenetik Zumaiako bertso eskolan nabil.
  • 5. Jon Maia

Maialen Velarde: "Bakarka gustura aritzen naiz, dena zeuk egin behar baituzu"

Zumaian jaio zen 1989ko otsailaren 12an. Arkitektura ikasten ari da Donostian. Eskolartekoetan orain dela sei urte hasi zen. Zumaiako sariketa irabazia zuen orain dela bi urte. Hernandorena eta Abra sariketetan eta Gipuzkoako TxapelketanTxapelketan aritu da.

  • 1. Entzulea gustura utzi nahi dut.
  • 2. Ez naiz bereziki prestatu.
  • 3. Bakarka gustura aritzen naiz, dena zeuk egin behar baituzu.
  • 4. Txikitan familiari esker bertsozaletu nintzen.
  • 5. Jon Maia.

**Aritz Garin: "Andoni Egaña eta Amets Arzallus dira nire idoloak, oso onak dira"**

Zizurkilen jaio zen 1989ko martxoaren 28an, baina Villabonan bizi da. Heziketa Fisikoko Magisteritza ari da ikasten. Eskolartekoetan txikitatik aritu da. Gipuzkoako txapelketan aritu da.

  • 1. Ea saio txukun bat egiten dudan.
  • 2. Azkenengo pare bat astean prestatu dut pixka bat.
  • 3. Neurri txikia gustuko dut.
  • 4. Txikitatik izan dut zaletasuna.
  • 5. Amets Arzallus eta Andoni Egaña, oso onak dira.

Unai Gaztelumendia: "Txikitan, ohartzerako bi anaiak mundu honetan sartu ginen"

Añorgan jaio zen 1988ko uztailaren 26an. Leioan Arte Ederrak ikasten ari da. 2005ean Eskolarteko handien sariketa irabazi zuen. Gipuzkoako Txapelketan aritu da.

  • 1. Finalera iristea dut helburu, aukerak baditudala uste dut.
  • 2. Ez naiz bereziki prestatu.
  • 3. Ziria sartzea atsegin dut.
  • 4. Txikitan, ohartzerako bi anaiak mundu honetan sartu ginen. Ziria sartzen gusrtura aritzen naiz.
  • 5. Unai Agirre.

**Beñat Iguaran: "Txukun aritu eta neure buruarekin gustura gelditu nahiko nuke"**

Villabonan jaio zen 1988ko urriarenurriaren 13an. Batxilergo Tegnologikoa ikasi du. Eskolartekoetan eta Gipuzkoako Txapelketan aritu da.

  • 1. Txukun aritu eta neure buruarekin gustura gelditu nahiko nuke.
  • 2. Bertso eskolan eta etxean aritu naiz pixka bat entrenatzen.
  • 3. Ofizioka zortziko txikian gustura aritzen naiz.
  • 4. Hamar urterekin bertsozaletu nintzen, aitari esker.
  • 5. J. M. Irazu eta Iker Zubeldia.

Arnaitz Lasarte: "Ez daukat idolorik, baina Maialen Lujanbio asko gustatzen zait"

Ereñozun (Hernani) jaio zen 1989ko azaroaren 14an. Batxilergo ikasketak egin ditu. Eskolartekoetan eta Gipuzkoako Txapelketan aritu da kantari.

  • 1. Bertso batzuek itxuraz botaz gero, gustura geldituko naiz.
  • 2. Azterketengatik ez naiz behar bezala prestatu.
  • 3. Ofizioka gusturago aritzen naiz.
  • 4. 12 urte nituela Ereñozun bertso eskolan erakusten hasi ziren. Orduan bertsozaletu nintzen.
  • 5. Ez daukat idolorik, baina Maialen Lujanbio asko gustatzen zait.

Alaia Martin: "Neure buruari presio pixka bat jarri eta berriro finalera iritsi nahi nuke"

Oiartzunen jaio zen 1987 abenduaren 28an. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari da. 2004an Gipuzkoako eskolarteko txapeldun izan zen eta iaz bigarren egin zuen Osinalde sariketan. Gipuzkoa Txapelketan ere aritu da eta aurreko Erniarraitz sariketan finalera iritsi zen.

  • 1. Neure buruari presio pixka bat jarri eta berriro finalera iritsi nahi nuke.
  • 2. Urtean zehar egiten dudana da nire entrenamendua. Sariketa hau ez dut bereziki prestatu.
  • 3. Ofizioka eta bakarka aritzea, biak ditut gustuko.
  • 4. 12 urterekin hasi nintzen. Anaia bertsotan ilusionatuta ikusteak neu ere animatu egin ninduen.
  • 5. Idolo bat ez dut, baina Unai Iturriaga asko gustatzen zait. Bere umore absurdo hori gutxik dute.

Laxaro Azkune, Sariketako antolatzailea

"Eskualdekoak eta kanpokoak nahasita, oreka mantentzen saiatu gara"

Erniarraitz Bertsozale Elkarteko antolatzaileetako bat da Laxaro Azkune azpeitiarra. Jada urte asko daramatza Erniarraitzi eta bertsolaritzari lotuta.

Aurtengo sariketan bertsolari gazteak ariko dira. Gazteak erakartzea izan al da zuen helburua?

Adin muga 25 urte inguruan jarri ohi dugu, baina guk uste baino bertsolari gazteagoak daude eskualdean. Gainontzekoak ere adin muga horretakoak hartu ditugu.

Eskualdekoak eta kanpokoak nahasian jarri dituzue. Nahasketa hori polita da, ezta?

Bai, eskualdekoak eta kanpokoak nahasita, oreka mantentzen saiatu gara.

Kanporaketak

  • Otsailak 8, ostirala.22:00etan, Azkoitiko Kultur Etxean: Hodei Iruretagoiena, Oier Aizpurua, Jokin Sudupe, Josu Oiarzabal, Eneritz Artetxe eta Silbia Etxaniz. Aurkezlea: Haritz Etxeberria Ministro
  • Otsailak 15, ostirala. 22:00etan, Azpeitiko Betharramandarretan: Alaia Martin, Maialen Velarde, Aitor Urbieta, Arnaitz Lasarte, Lide Rekondo eta Tibalt Alberdi. Aurkezlea: Jokin Uranga.
  • Otsailak 22, ostirala. 22:00etan, Errezilgo Borondegin: Unai Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Aritz Garin, Maddi Gallastegi, Eneritz Arzallus eta Nekane Zinkunegi. Aurkezlea: Ainara Betegi.

Finala

  • Otsailak 29, ostirala. 22:00etan, Azpeitiko Gaztetxean.