Uztarriaren 92. zenbakia argitaratu berri da

Uztarria.eus 2008ko ots. 6a, 14:02
Otsaileko Uztarria herri aldizkariaren azala.

Badiolegi baserria bota egingo dute laster eta hori izan da zenbaki honetako gai nagusia

Udalbiltza auzia, bertsolaritza, karnabalak eta Arrupe etxea bezalako gaiak landu dira, besteak beste, otsaileko zenbakian

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren 92. zenbakia kalean da jada. Otsaileko zenbakian honako gaiak landu dira Uztarrian:

  • Iritzia
  • Bertsolaritza Kepa Urbietak Azpeitiko bertsolarien pasadizoak bildu ditu liburu batean; laster aurkeztuko du.
  • Ikaskide arteko karnabalak Institutuko karrozak, astelehen karnabaleko desfilean.
  • Baserriaren mintzoa Badiolegi baserria bota egingo dute laster; 500 urteko historia dauka.
  • Udalbiltza Xarlo Etxezaharreta eta Miren Odriozola, auziaz.
  • Arrupe etxea Loiolako ostatuta hotel bilakatuko dute jesulagunek. Uda aurretik zabalduko ditu ateak.
  • Hizkera Ikasle talde batek Azpeitian euskaraz naturaltasunez hitz egiten dela-eta, %100 natual egitasmoa abiatuko du otsailaren 11tik 17ra.