Zezen Beltz elkartea aurkeztu dute, karnabal bezperan

Uztarria.com | Besterik
2008ko ots. 2a, 13:02

Zezenketak aparte utzi eta herriko festetatik kanpo-eta ekimenak sustatzea du helburu: lehengo ohiturak berreskuratu, sokamuturra babestu, ganadutegietara bisitak...

Web orrialdea sortuko dute, sokamuturraren historia jasotzeko edota argazkiak sartzeko

Zezen Beltz elkarteko kideak, gaur, aurkezpenean, pilotalekuan sokamuturreko irudiaren ondoan.  Argazki originala

Bihar (igandea) hasiko dira Azpeitian karnabalak, sokamuturra izango da protagonistetako bat, eta gaur aurkeztu dute Zezen Beltz elkartea. Uztarria.com-ek azaroaren 2an iragarri zuen elkartea sortzear zeudela, harrezkero bultzatzaileek hainbat bilera egin dituzte, jende askok hartu du parte, elkarteari izaera juridikoa eman diote (hasieran ‘Zezen Gorri’ izena jarri nahi zioten, baina bada beste elkarterik izen horrekin), eta azkenean gaur egin dute aurkezpena, pilotalekuan sokamuturreko irudiaren ondoan. 25 bat lagun bildu dira —Mikel Odriozolak eta Mikel Arrietak egin dituzte bozeramaile lanak—, eta ondoren bazkaltzera joan dira.

Helburua, zezenketak aparte utzi eta herriko festetatik kanpoko ekimenak sustatzea: lehengo ohiturak berreskuratu, sokamuturra babestu legedi aldetik-eta, ganadutegietara bisitak, kapeak...

Azpeitian saninazioetako zezenketak antolatzeko bada batzorde bat eta, haren zeregin horretan sartu gabe eta lan ildo desberdinak garatzeko asmo sortu dute Zezen Beltz sokamuturrean, entzierroetan, ganadutegietako ekintzetan... ibiltzen diren lagunek. Mikel Ibarzabal Udal Festa batzorburua ere izan da gaur aurkezpenean.

Azpeitiko Udalarekin “elkarlanean” aritzeko borondatea daukate. Oraingoz, ez dute egoitzarik —laster lortu nahi dute— eta euren bilerak "zabalak" izango dira. Lehen pauso gisa, elkartearen barne antolaketa jarria dute.

Informatiboki, elkartearen berri Azpeitian bertan emateaz gain, herritik kanpo ere eman nahi dute eta, modu horretan, web orrialdea sortzeko asmoa dute. Bertan, sokamuturraren historia biltzen joango dira, Azpeitiko Argazki Elkartearen irudiak...

Sokamuturraren alde jende asko ari da sinatzen

Eusko Jaurlaritzak sokamuturraren inguruan ezarri nahi duen araudiarekin ados ez daudela adierazteko eta sokamuturraren alde egiteko (sansebastianetan egindako protesta eta orduko idatzia hemen), sinadurak biltzen ari dira. “Oso ondo doa sinadura bilketa. Gainera, hiru bat tabernetatik sinatzeko paperen kopia gehiago eskatu dituzte”, dio Zezen Beltzek.

Herritar batzuek paperak gazteleraz soilik jarri izana salatu eta ez dute sinadurarik eman. "Horregatik, barkamena eskatu nahi dugu", esan dute gaur Zezen Beltz elkartekoek. "Kanpotik ekarri zituzten paperak, eta erdaraz banatu ziren. Orain euskaraz atera eta banatu ditugu". Aste bukaera honetan ez ezik, hurrengo asteetan ere bilduko dituzte sinadurak, gero Eusko Jaurlaritzaren araudiaren kontrako helegiteen babes gisa erabiltzeko.

Sokamuturraren aldeko sinadura emateko aukera aukera ugari du horretarako interesa duenak, tabernetan ez ezik denda batzuetan ere baitaude paperak.

Ohi bezala, Azpeitiko karnabaletan sokamuturrean ibiltzeko aukera izango da bihar (igandea) hasi eta asteartea bitartean.

Bihar, eguerdian eta arratsaldean, Arno ganadutegiko zezenak ibiliko dira. Astelehenean, arratsaldeko sokamuturrean, Albizu ganadutegikoen txanda izango da. Asteartean, goizean eta arratsaldean, Gorixoko zezenak.

Bidali:  

Erantzunak

ErramunAizpuru | 2008-02-02 : 17:02

"Ontzeko asmoa" da aitorketa on bat egiteko bost baldintzetako bat.Eta zezen beltz elkarteak bete du ezinbesteko baldintza hori banatu bait dituzte euskeraz idatzitako agiriak. Gaitzerdi. Baina oraindik etengabe galdetzen diot nere buruari: nola izan daiteke Azpeiti batean gaztelera hutsean idatzitako agiriak banatzea? Ez diot erantzunik aurkitzen hoben astun horri benetan; are gehiago ustel kiratsa dario ekintza horri. Beharko dugu garbitzaile berriren bat aurkitu harriari ezarri dioten zetaka beltza zuritzeko. "Ontzeko asmoa" ezezik,zigorra bete behar da horrelako akatsaaskestua izan dadin. Asmatuko dugu bete behar duzuen zigorra ez baita nolanahikoa izanen.Bestalde, gramatikari begiratu behar liokete ; izan ere, izenburua izanik Zezen beltzA izan beharko luke eta ez Zezen Beltz.Ba dira, ere, zirtziltzat har ez genitzakeen zirdilal. Adibidez,zehaztu baharko lirateke Zezenzaleekin izan behar dituzuen harremanak. Joxin Iriarte buru delarik, atun edo experientzi haudikoak dira Zezenzalak elakrtekoak zezenek hesparruan eta, badakigu:"Aurrekoak erakusten du atzekoak nola dantzatu" Susmagarria iruditu zait hainbeste aldiz aipatzea zuen eta "saninazioetako
zezenketak "antolatzen dituztenen artean egon daitekeen zeregin ezberdinak Lan zundaketak hemen ere zuen garaipena ekarriko duelakoan ote zaudete? Betoz zezenen inguruan egon gaitezkeen ekimen ugariak baina ez daitezela inoiz azpeitiarron zundaketa eragiteko izan.

aitor | 2008-02-04 : 11:02

ustel kiretsa hik atetzek!!!

aitor | 2008-02-04 : 11:02

ustel kiretsa hik atetzek!!!

aitor | 2008-02-04 : 11:02

ustel kiretsa hik atetzek!!!

Ander | 2008-02-04 : 13:02

Zezen Beltz elkarteak gaizki egin du agiriak erdera hutsean argitaratzearekin, baina akatsa onartu du eta ez du behar Aita Sainduaren barkamenik. Erramuntxo, zuk diozu "nola izan daiteke Azpeiti batean gaztelera hutsean idatzitako agiriak banatzea?", arrazoi osoa daukazu. Nola liteke Azpeitiko Saninazioetako programan, zezenketen atala (joxin iriarte buru dena, zure bihotzeko laguna) erdera hutsean egotea? kaskarreko bat ez al du merezi? Hori onartu al daiteke? Oso arduratuta dirudizu. Esango nuke Joxinen bozeramailea zarela. Dagoeneko boteak izanen ditu lau "agur mari" Zezen Beltz elkartearen aurka. Jakin beza berorrek zezen plaza ez dela zure lagunarena, azpeitiar guztiona baizik. Eta azpeitiar gehienek hiru zezenketa baino nahiago badute bi zezenketa eta errekortarien ikuskizun bat, Joxinek mihia txulotxoan gorde beharko duela. Gainera, ez al zen gure herritik alde egitekoa? Ilegalizazioak atea jotzen ari diren honetan ez du alde egin beharrik izanen. Orain arte ez badu alde egin, honezkero ez du alde egingo.

ErramunAizpuru | 2008-02-04 : 22:02

Nineu-ri santa eskean gabiltzan gau honetan nere eskaritxoa egin nahioke, eman diezadala berak erabiltzen duen lurringozoa baino hobeagoa nire balizko zunda kiratsa ezabatua izan dadin.Denok dakigu gorrotoa baino kaltegarrriagoa dela aierga izatea euskararen aurrean.Horregatik nioen, eta diot aiergaren kiratsa dariola gaztelera hutsean agiriak banatzea. Gorrotoari aurre egin diezaiokegu baina aiergari, nola Ander? Eta besteen okerrak aipatzea ez da alazoko estalkirik inoren dongeak ostentzeko. Bai, irabazi duenari kaskarrekoa eman behar zaio ezpairik gabe eta besteen arte nineuriri besteen akatzaekin sartzeagatik merke merke. Anderrek, gutxienez, onartzen ditu akatsak , baino zuk, "Ustel kiretsa hik ateratzen" Aditz iragankorra erabili beharrean hobe legoke "irten" aditz iragangaitza erabiltzea ez bait da kiratsa ateratzen dugun zera, nahigabe darigun zera baino
Hain usaimen zolia eman zizunak gorde diezazula bere osotasunean.

botijo | 2008-02-06 : 09:02

Zezen-beltz elkarteak ez du zezenketekin (korridakin, zezen hilketekin) zerikusirik izango, zioten aurkezpenean. Ze arreman izango duten ez dakigu, momentuz baterez ematen duenez. Baina ez det uste talde horrekin lan asko egiterik dagoenik, ain helburu ezberdinak edukita. Gainera taldean partaideak ikusita, nik ez nuke erlazio asko izango, Zuek zuenari ekin. Eta zuk zure hitzak neurtu. Eta idatzi behar duzuna ulerterraza izan dadila,zure idazteko modua... eta lehen ere esan zitzaizun.
Galdera bat? Zu apaiza zara?

txokola | 2008-02-06 : 14:02

Bai motel, idazten duenakin ados hala ez, zer zaille dan tipo honi ulertzie, zer dialektotan idazten ote dik, Urrustilkeraz, Lasaokeraz, Izarraitzkeraz, Oñatzkeraz, Loialakeraz, Kalekumekeraz, Elosiagakeraz, Eizagirrekeraz... Ze triburen parte ote?

ErramunAizpuru | 2008-02-06 : 16:02

"Botijo"ri.Botijo izenak "botijo" zeritzan saski-baloi taldean jokatua naizela gogorarazi dit.Cuencan, alegia.Geroztik Erromaniketan doktoradutza eskuratu nuen eta Euskal Filologian Lizentziatura. Baina horiek ez dira gaur goizeko ihintza. Gaur, "Botijo" izendatu beharrean, txongilo, edo potiz edo korkoil, edo bonbil edo beste sinonimoren bat erabiliko nuke. Badakit, jakin,nire gogoetak ulertu ahal izateko batek baino gehiagok hiztegia erabili beharko duela eta horretara bultzatzen ba ditut arras pozik geratuko nintzateke. Hain da joria gure euskara...! eta era berean Hain da ezezaguna...!
Beraz ez nau batere harritu nire euskara ulergaitza izatearenak, botijo. Zuei ulergaitza iruditzen bazaizue nire euskara, niri ulertezina dirudit zezenzaleekin izan dezakezuen elkarrizketari uko egitea. Elkarrizketa hitzetik hortzera darabilgun garaian horrelako aitzakietan babestea benetan ulertezina da niretzat..Ni ez naiz inoren bozeramailerik Anderrek uste duen bezala. Baina badakit ez dutela Zezenm Beltz taldekoen aurkako gorrotorik; are gehiago, nahiz eta bozeramaile ez izan, argi daukat onartzen dutela zuen jarduera eta ontzat dituztela zuen asmo eta helburu guztiak azpeitiar orok txalotzen ditugun bezala.Garau are guztiak beharrezkotzat jotzen dituzte herriari aberastasuna eman diezaiokelakoan. Ondo ulertu al duzue, Ander, Botijo, Txokola eta abarrek? Ez dago inor ezeren aurka eta ahalegin guztiak egingo dituzte Zezenzaleek zuen ekitaldiak aurrera joan daitezen.

botijo | 2008-02-06 : 16:02

Erramun, Botijo 12 urtean zehar Azpeitira etorri zen zezenaren izena da.

jaione | 2008-02-06 : 18:02

Bueno, hasteko esan behar dut ia beti Erramunen iritzien kontrakoa izaten dela nirea. Baina bere euskararekin sartzea ez zait oso ondo iruditzen. Badakit inork defenditu beharrik ez duela, baina pentsatzen dudana esateko gogoa etorri zait.
Oso herri euskalduna da gurea, baina zenbaiti entzun eta euskal inkultoz beteta dagoela konturatzen da bat. Egia da idazkera xelebrea duela, ta ze? Grazia pixka bat ere ematen du. Euskaraz pixka bat irakurri duenak zailtasun haundirik ez luke izan behar ulertzeko, gainera hiztegia aberasteko ondo etortzen da.
Inork ez du sustorik hartzen "molatze zik(neskei zein mutilei zuzendua), wapue, pasadie, ozo askarra, flipantie, ikusi nion (nuen jarri beharrean) eta eztakit zenbat astakeri irkurrita (ez naiz ari azpeitiarrez egoki idazten dutenengatik)
Ez dut uste askoz gehiagotan egongo garenik ados, Erramun, baina neri oso ondo iruditzen zait zuk idaztea eta horrela egitea.
Ta zezenen kontuan? Zezenketen guztiz kontra nago, sokamuturrean ere ez naiz oso afizionatua, ez ibiltzen ezta ikusten ere baina ondo iruditzen zait gustazen zaionarentzat afizio honi eutsi eta berau bultzatzeko lana egitea. Zezenbeltz elkarteak agiria gazteleraz egitea oso gaizki iruditzen zait, baina Anderrek esan duen moduan onartu eta zuzendu badute, ba, ondo. Dena den hori gure herri xelebre honetan gertatzko modukoa da, bai. Lehen esan bezala, oso euskalduna bai bada Azpeitia, ta zenbat dira kapaz Berriako hiru artikulu jarraian irakurtzeko? Geure zulotik 20Km (edozein norabidetan) irten eta inon aurkitu ezin den altxorra daukagu, euskara bizia, natula... baina ez daukagu batere meriturik. Askoz meritu haundiagoa dauka, hiru urtean egunean bi ordu euskara ikasteari eskaini dion euskaldun berriak, gure aldean euskara baldarra erabili arren.
Bai, badakit, berriro gaitik aldendu naiz, ze egingo diogu ba

txokola | 2008-02-06 : 22:02

Ba azkenengo zati hori ulertu diat, ta neure nahiye ez huan txiste bat eitie, nahiz eta itxura hori eman, baino esan nahi diat, neu baserritar batzuen semie naukela(ta arro natxiok) ta 2.go mailako lanbide heziketa einda zaukeat, ez EGA ta ez kristo, pentsauko dekan bezela nere euskerie etorri dek gurasuengatik, Ikastolatik ta Azpeititik.
Ta azkenik esan, nik pentsatzen diat neure maila(kultural) berdineko jende askok eingo duela egunero bisitalditxo bat UZTARRIA.COM-era ta ez ELHUYAR-eko euskal filologiako foro batera, ta ordun uste diat badaukagula eskubidie gauzak ulertzeko, mundue ez ziok filologoz betie.

botijo | 2008-02-07 : 10:02

Oso ondo Txokolo. Earki esanda. Web hontan eztek Euskal Filologia einda daukebenak bakarrik sartzen.
Baino temie ez da hau!!!
Zezen Beltz elkartie baizik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu