'Bai eskolak euskalduntzeari' ekimenari bultzada berria

Urola Kostako Hitza 2008ko ots. 1a, 12:02
Azpeitiko taberna batean eskolak euskalduntzeko eskatzeko kaxa.

Azpeitiko hainbat tabernatan eskolak euskalduntzeko eskatuz sinadura emateko postalak jarri dituzte

"Euskal Herriko %35 soilik euskalduntzen du eskolak" diote kanpaina bultzatzen ari direnek

Iaz, Urola Kostako hainbat eragilek Eskolak Euskaldunduekimena bultzatu zuen. Orduan, Bai Eskolak Euskalduntzeari kanpainak 107.768 sinadura bildu zituela jakinarazi zuten. Ekimen horretan lanean LAB, EHE, AEK eta Ikasle Abertzaleak erakundeetako ordezkariek jardun zuten. Azpeitian, berriro ere, ekimenari heldu diote eta Iruzurrik ez! Eskolak euskaldundu behar du! lelopean sinadurak biltzen ari dira. "Euskal Herriko %35 soilik euskalduntzen du eskolak; ereduen politikek porrot egin dute, eta aldaketa beharrezkoa da", diote kanpaina bultzatzen ari direnek.

Herrian kanpaina

Sinadura bilketaren eta kanpainaren berri emanez, karreraz karrera eta kalean ere kartelak jarri dituzte. "Iaz egindako ekimena gogorarazi nahi izan dugu, eta eskolak euskalduntzeko eskaera berretsiz sinadurak bilduko ditugu", diote. Horretarako, herriko hainbat tabernatan kaxak eta kaxen gainean postalak jarri dituzte sinatzeko. "Postal dezente ari gara jasotzen", diote.

Eskolak euskalduntzeko eskatuz kaxak eta postalak honako taberna hauetan jarri dituzte: Orkatz, Korrale, Zuhatz, OƱatz, Amaia, Etxe Zuri eta Jim Clark. Datorren aste osoan ere postalak sinatzeko aukera izango da.