Maria Luisa hil egingo da 'Goenkale' saioan

Uztarria.eus 2008ko urt. 30a, 18:01

Hamalau denboraldi egin ditu Kontxu Odriozola aktoreak telesail honetan; hasieratik

Otsailaren 5eko atalean izango da heriotza ikusteko aukera

Elkarrizketa Berrian

Arraldeko pertsonaia ezagunenetakoa da Maria Luisa (Kontxu Odriozola aktorea) eta otsailaren 5eko saioan hil egingo da. Bertan hamalau denboraldi egin ondoren, aktore azpeitiarrak agur esango dio.

Goenkale saioa hasi zenetik Arralden geratzen den pertsonaia bakarra da Maria Luisa Galardi, Koldorekin batera, eta ugari izango dira faltan botako duten ikusleak.

Hileta otsailaren 12an emango dute, eta Andoaingo Sorabillako Martin de Tours Deunaren elizan grabatuta dago jadanik.

Gurutze Eizmendi (Azpeitian bizi da) aktorea martxotik aurrera telesail horretan aktore lanak egiten hasiko da.

Goenkale saioa astelehen eta asteartetan izaten da ikusgai ETB 1en, 22:00etatik aurrera.