Ilunpekoek Berria Txapelketako kanporaketa jokatuko dute asteburuan

Uztarria.eus 2008ko urt. 25a, 13:01

Legution (Araba) jokatuko dute

Kadeteen, jubenilen eta seniorren pilota partidak 17:00etan hasiko dira

Berria egunkariak, Euskal Herriko Pilota Konfederazioak, eta Hernaniko Kirol Elkarteak antolatuta, bosgarren aldiz jokatuko dute aurten Berria Txapelketa. Afizionatu mailako Euskal Herriko taldeek hartuko dute parte.

Ilunpe Azpeitiko pilota elkartea izango da parte-hartzaileetako bat. Lehen kanporaketa Legution (Araba) jokatu dute larunbatean gasteiztarren kontra. 17:00etan hasiko dira partiduak eta honako pilotariek ordezkatuko dute Ilunpe: kadeteetan, Etxaniz-Aizpuru; jubeniletan, Arakistain-Murgiondo; eta seniorretan, LarraƱaga-Uzkudun.

Kanporaketa bidezko lehiaketa da; tanto gehien egiten duenak egingo du aurrera. Azpeitiko taldeak lortzen baditu tanto gehien final-hamaiserenetako sailkatuko da.

Ilunpek lau urtean hartu du parte Berria Txapelketan

Bosgarren ekitaldia du aurten Berria Txapelketak. Euskal Herri osoko taldeek hartuko dute parte aurten ere; denera, 24 izango dira aurten. Urtarrilaren 12an hasi zen txapelketa, Munitibarren (Bizkaia). Ilunpe pilota elkarteak lau urtean hartu du parte txapelketa honetan. Asteburuan jokatuko du aurtengo edizioko estreinako partida.