Helduentzako eskolan, matrikula epea zabalik

Urola Kostako Hitza 2008ko urt. 17a, 12:01

Matrikula hilaren 25a bitartean egin daiteke; astegun arratsaldetan 15:00etatik 19:00etara bitartean

Azpeitiko Helduen Eskola perretxikoa edo oktogonoa bezala ezagutzen den eraikinean dago

Azpeitiko Helduen Eskolatik (EPA) jakinarazi dutenez, dagoeneko eskolan izena emateko epea zabaldu dute. Matrikula hilaren 25a bitartean egin daiteke, astegun arratsaldetan 15:00etatik 19:00etara bitartean.

Azpeitiko Helduen Eskola perretxikoa edo oktogonoa bezala ezagutzen den eraikinean dago. Informazio gehiago jasotzeko edota matrikularen berri jakiteko 943812203 da Helduen Eskolako telefono zenbakia.