Zaparraiek zozkatutako otarrak badu jabea

Urola Kostako Hitza 2008ko urt. 17a, 11:01

Zaparraie Parrokiko Aisialdi Taldeak, Elkartasuna lantzeko asmoarekin, otarra zozkatu dute eta zenbaki sarituaren jabea azaldu da dagoeneko

Zozketatik lortutako irabaziaren %50 Peruko Huaycan herriko Fe y Alegria eskolara bidaliko dute

Zaparraie Parrokiako Aisialdi Taldeak urritik abendura bitartean Elkartasuna landu du haurrekin eta gazteekin. Horren baitan, otarra zozkatu dute eta 8.521 zenbakia izan da sariduna. Aisialdi taldekoen esanetan, zenbaki horren jabea ere azaldu da dagoeneko.

"Zozketa horretatik lortutako irabaziaren %50 Peruko Huaycan herriko Fe y Alegria eskolara bidaliko dugu. Eskola honek mila ikasle inguru ditu gaur egun", diote elkartekoek. Bestalde, abenduan Udaleko Gazteria Sailarekin eta Gurutze Gorriarekin batera jostailuak bildu zituzten, eta hauek ere Huaycanera bidaliko dituzte, "hango eskolan eta umezurtzetxean banatzeko".