Uztarriaren 91. zenbakia argitaratu berri da

Uztarria.eus 2008ko urt. 10a, 11:01
Uztarriaren urtarrileko zenbakiaren azala.

Bi belaunaldi zaindu dituzten hezitzaileak daude Azpeitiko haur eskoletan eta Uztarriak gai nagusi gisa landu du

Ekonomia, danborrada, nekazaritza eta musika landu dira, bestetak beste, urtarrileko zenbakian

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren 91. zenbakia kalean da jada. Urtarrileko zenbakian honako gaiak landu dira Uztarrian:

  • Iritzia
  • Ekonomia . Iraurgi bailarako expresen lehiakortasuna azterketa egin dute. Indarguneak eta ahulguneak daude.
  • Klik . Gastadoreek 1959tik danborradan izandako ibilbidea.
  • Belaunaldiak batera . Azpeitiko haur eskoletan familia bereko bi belaunaldi zaindu dituzten hezitzaileak daude; esku beretik pasatutako guraso eta seme-alabak dira.
  • Nekazaritza . Manuel Odria, Urkomeko kudeatzailearen erretiroa.
  • Karroza . Haurren danborradako karrozan Txokolo eta Xaxurre omenduko dituzte. Zein ziren bi pertsonaia horiek?
  • Musikariak . Musika eskolako Mari Angeles del Val eta Ana Colinas irakasleak euskara ikasten ari dira, ikasleekiko komunikazioa hobetzeko.