Mireia Epelde izendatu dute 2007ko Azpeitiko Kirolaria

Urola Kostako Hitza 2007ko abe. 31a, 11:12
Aurtengo kirolariak eta udal ordezkariak; aurre-aurrean Mireia Epelde.

Azpeitiko Udalak zapatuan banatu zituen aurtengo herriko kirolari onenen garaikurrak

Denera, 22 kirolari saritu dituzte

Zapatuan banatu zituen Azpeitiko Udalak 2007ko kirolarien sariak, baita 2007ko Azpeitiko Kirolaria saria ere. 22 kirolarik jaso zuten izendapena eta garaikurra. Aurtengo Azpeitiko Kirolaria Saria, berriz, Mireia Epelde txirrindulari profesionalak jaso zuen.

Guztiek Mikel San Juanek egindako egurrezko garaikurra jaso zuten Udaleko ordezkarien eskutik; Epeldek, berriz, bera bizikleta gainean irudikatzen duen tailatutako egurrezko koadroa, hori ere San Juanek egindakoa.

Udaleko Kirol batzordeburu Manuel Unanuek eta Iñaki Errazkin alkateak kirolari guztiak "zoriondu" zituzten eta datorren urtean ere "kirola egiten jarraitzera" animatu zituzten.

Azken denboraldia "oso ona"

Mireia Epelde txirrindulariarentzako azken denboraldia "oso ona" izan da eta datorren urtean ere horrelakoa izatea nahiko luke: "Badakit azken denboraldian lortu ditudan bezalako emaitzak berriro lortzea zaila dela; badakit, baina ni ahalik eta denboraldi onena egiten saiatuko naiz berriro ere", dio Epeldek.

Azken denboraldian 23 urtez azpikoen mailan Espainiako txapelduna izan da, Cuencan (Espainia) lehen postua lortuta. Uztailean, berriz, Italiako Giroan parte hartu zuen eta Frantziako Tourrean parte hartu duen lehen azpeitiarra izan da.

Gaur egun txirrindularitza profesionalMireia Epelde. Denboraldi berria prestatzen ere hasi da: "Entrenatzen hasita nago!", dio. Denboraldi honetako lehen lasterketak martxoan korrituko ditu. "Orduan klasikak izango ditut", azaldu du.

2007ko kirolari onenak:

2007ko Azpeitiko Kirolaria. Mireia Epelde (txirrindularia)

Herriko kirol elkarteek izendatutako kirolariak. Eñaut Bilbao (Lagun Onak Txirrindulari Elkartea), Ekaitz Amezua (Judo Klub Kimura), Leire Rezabal (Izarraitz Igeri Elkartea), Iker Paredes (Waterpoloa), Jon Arregi (Lagun Artea Eskuderia), Ainara Epelde eta Eider Bereziartua (Iraurgi Saskibaloi Elkartea), Lorea Landa (Lagun Onak Futbol Kluba), Xabier Astiz (Azpeitiko Karate Elkartea), Santi Jimenez (Xeye Atletismo Kirol Elkartea), Miren Zabala eta Oihana Unanue (Ikasberri Kirol Elkartea), Iosu Etxeberria (Ilunpe Pilota Elkartea), Josu San Sebastian (Lagun Onak Mendi Bazkuna), Andoni Etxaniz (Areto Futbol taldea), Haritz Urrestilla (Azpeitia Motor Kluba).Kirol elkarteen eta Udalaren ustez, aipamena merezi duten kirolariak, herriko kirol elkarteetatik kanpo dabiltzanak. Xabier Bastida (arrantza), Aitor Gorostola (zesta-punta), Haizea Etxeberria, Eiharne Aginagalde eta Ariadne Aginagalde (gimnasia erritmikoa) eta Jagoba Beobide (futbola).

Aurreko urteko kirolariak:

  1. Iban Otaegi (pilota) eta Aitor Zubillaga (tiroa).
  1. Leire Agirre (eskalada).2002. Joseba Albizu (txirrindularitza).
  2. Aitor Zubillaga (tiroa).
  3. Ilunpe Pilota Elkartea.
  4. Xabin Aranaga (atletismoa).
  5. Gorka Karapeto (eskalada).