Munduko gabon kantak

Uztarria.eus 2007ko abe. 27a, 18:12

Metal Boskoteak Azpeitiko taldeak kontzertua emango du larunbat honetan, parrokian 19:30etik

Munduan ezagunak diren gabon kantak joko ditu

Munduko gabon kantak joko ditu Metal Boskoteak Azpeitiko taldeak larunbat honetan, parrokian 19:30etik.

Taldea 2003an sortu zuten lau azpeitiar eta azkoitiar batek, eta bere ibilbidean kontzertu mota desberdinak eman ditu hemen eta kanpoan. Txistu alardeetan ere sarritan hartu izan dute parte.

Oraingoan, duela hiru urte Seguran jotzeko prestaturiko gabon kontzertu baten antzeko emanaldi bat eskainiko dute.