Itzalean hotz, baina festan giroa bero Elosiagan santaluzitan

Urola Kostako Hitza 2007ko abe. 14a, 10:12
Goiko argazkian, meza ondoren Elosiagan egin zuten hamaiketakoa. Beheko argazkian, Biurri eta Flores aizkolariak Elosiagan, atzo.

Meza bukatu orduko zer jan eta zer edana izan zen Elosiagako Santa Luzia baselizaren ondoan

Aizkolarien erakustaldia eta Saioa eta Alabier trikitilarien doinuek alaitu zuten giroa

Festa hasi zenerako ere ez zen urtu Elosiagako Santa Luzia baseliza inguratzen duten belardietako izotza. Atzo eguerdi artean hotz egiten zuen. Hala ere, auzotarrak Santa Luzi eguneko festa giroa berotzen saiatu ziren. Meza bukatu orduko salda banatu zuten eta ez hori bakarrik: txorizo eta haragi egosi pintxoak, gozoak, erroskilak, kafea... Bazen han zer jan eta edana.

Baseliza ondoan aizkolariak lanean hasi bitartean, Saioa eta Alabier trikitilariek jendea mugimenduan jarri zuten, dantzan, alegia. Berotzeko mugitu egin behar eta geldirik egotekotan eguzkitan egon behar.

Erromeriari lekukoa aizkolarien jardunak hartu zion; Biurri eta Flores aritu ziren lanean. Gero, ikuskizuna bukatu eta auzoko erretiratuen bazkaria eta erromeria izan ziren AƱota sagardotegian.