Altunan etxeak egiteko hirigintza araudiak jarri ditu Aldundiak

Urola kostako Hitza 2007ko abe. 11a, 14:12

Urrestillako Altuna lur eremuan 21 etxebizitza berri egingo dituzte eta errotako etxea finkatuko da

Aldundiak etxebizitzak zer nolako altuera izan behar duten, eta neurri mantendu behar diren zehaztu du

Urrestillako Altuna lur eremuan 21 etxebizitza eraikiko dituzte, Gipuzkoako Foru Aldundiak zehazten dituen hirigintza araudien arabera. Bertako errotadun etxea ere mantendu egingo dute.

Aldundiak etxebizitzak zer nolako altuera izan behar duten eta nolako tarteak eta neurriak mantendu behar diren zehaztu du, hirigintzako araudi batzuk ezarriz. Besteak beste, eraikinen beheko solairuetan etxebizitzak egiteko aukera egongo da.

Altunako lur eremua, Urrestillan, Ibaieder ibaiaren eta GI-2635 Azpeitia-Beasain errepidearen artean dago. Hor etxebizitza berriak egiteaz gainera, 560 metro koadro utzi beharko dira espazio libre moduan; lurgaineko aparkalekuentzako lekua ere egin beharko da. "Urrestillako alde zaharrean aparkaleku falta dagoenez, etxebizitza bakoitzeko lur gaineko aparkaleku bat egingo da; horrez gain, aparkaleku bat jarriko da etxebizitza blokearen sotoan eta erdisotoan: utxienez 22 aparkaleku pribatu, 21 etxebizitzentzat eta bat errotarentzat", azaldu du Aldundiak.

Errota Udalarentzat

Foru Aldundiak hirigintzako araudietan zehaztu duenez, errota eta horri dagozkion ubideak doan Udalari eman beharko zaizkio. Gainera, etxebizitza blokean egingo den garaje bat ere doan emango emango zaio udalari.