Juan Joxe Agirre eta Maddi Azkune izan dira argazki rallyko irabazleak

Uztarria.eus 2007ko aza. 29a, 11:11

Mendiko XII. eta Udazkeneko XIII. Argazki rallyaren sari banaketa izango da datorren larunbatean, abenduak 1

Azpeitikoaz gain, Donostia, Zarautz eta Bergarako Argazki Elkarteak izan dira epaimahai

Helduetan Juan Joxe Agirre azpeitiarra eta gaztetxoetan Maddi Azkune zumaiarra izan dira Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak antolaturiko argazki rallyko irabazleak. Herriko saikapenean berriz, aurrez saritu gabea, Jose Luis Lopetegi izan da.

Lehiaketan 62 petsonak hartu dute parte eta Argazki elkarte desberdinak izan dira epaimahai. Horrela Donostia, Zarautz eta Bergarako Argazki Elkarteen artean 19 argazki onenen aukeraketa egin zuten eta ondoren Azpeitiko Elkarteako IƱaki Etxenagusia eta Joxean Zabalak aukeratu dituzte irabazleak. 6 gai ezberdinetan banatuta zegoen lehiaketa eta argazki guztiak Azaroaren 4an eginiko rallyan ateratakoak dira Izarraitz magalean.

Saribanaketa ekitaldia eta argazki emanaldia datorren larunbata, Abenduak 1ean,izango da iluntzeko 19:00 tan Aitonenan.