Tantaka-tantaka, liburua osatu arte

Uztarria.eus 2007ko aza. 23a, 15:11
IƱaki Lasak (ezkerrean) lagundu zion Miel Anjel Elustondori liburuko hainbat pasarte errezitatzen.

Miel Angel Elustondok atzo aurkeztu zuen Basque Western Festival liburua Azpeitiko liburutegian

.13 ataletan banatuta dago liburua eta 1959an Renon Ameriketara joandako euskaldunek egindako jaialdia du abiapuntutzat

Atzo (azaroak 22, osteguna) aurkeztu zuen Miel Anjel Elustondo azpeitiarrak Basque Western Festival liburua. Azpeitiko liburutegian izan zen aurkezpen ekitaldia; Elustondok, liburua "Azpeitiko lagunartean" aurkeztea nahi zuen.

.13 ataletan dago banatuta liburua eta 1959an Renon (Ameriketako Estatu Batuak; AEB) Ameriketara joandako euskaldunek egindako jaialdia du abiapuntutzat. Jai hura kontatzen du Elustondok liburuan eta hortik abiatuta munduak garai hartan bizi zuen egoera ere islatu nahi izan du.

Jaialdiari buruzko informazioa bilatzeko orduan, "batetik bestera asko" ibili dela dio, "baina ikusmiran, jaialdirik jaialdi edo elkarrizketak egiten. Tantaka-tantaka bete dut ontzia: hamabost urtean, orain jakingarri bat, gero beste bat, baina konturatu gabe, harik eta liburua zetorrela sentitu nuen arte".

Saiakera literarioa

Saiakera literarioaren bidetik jo du. "Ez nuen testu guztiz koherente, logiko eta itxi bat erakutsi nahi; AEBetako euskaldunen errealitateak mila eta ertz eta gehiago dituelako".