Espeleologia ibilaldia egingo dute igandean gaztetxoek

Uztarria.com 2007ko aza. 14a, 11:11

Ibilaldian izen-emateko epea gaur, asteazkena, bukatuko da

Murumendi inguruan dauden kobazuloak ikusi eta Mari jainkosaren pasadizoak entzungo dituzte gaztetxoek

Lagun Onak Mendi Bazkunak gaztetxoentzako espeleologia ibilaldia antolatu du. Datorren igandean, azaroak 18, izango da eta Murumendira (Beizama) joango dira. Goizeko 9:00etan abiatuko da ibilaldia plazatik eta autobusa egongo dela jakinarazi dute antolatzaileek.

Gaztetxoek Murumendi inguruan dauden kobazuloak ikusi eta Mariren pasadizoak entzuteko aukera izango dute. Goiz parteko ibilaldi gidatua izango da eta frontala edo linterna, euritarako txamarra eta mendiko botak eramateko gomendatu dute. Bi euro kostatuko da bidaia.

Izen-emateko epea, gaur, asteazkena, bukatuko da

Ibilaldian parte hartu nahi dutenek gaur, asteazkena, izango dute azken eguna izena emateko. Mendizale elkartean, tabernan edo lagunonak@euskalnet.net helbidean eman ahalko da izena.