Topagunea: "Espetxe politikak hil egiten du"

Urola Kostako Hitza 2007ko urr. 26a, 11:10

Etxerat-ek deituta maindire ilara egingo dute gaur (ostirala) presoen egoera salatzeko

Juan Karlos Arruti 'Paterra'-k kondenaren 3/4ak beteta dituela eta kalean egon beharko lukeela salatu dute (Urola Kostako Hitza)

Etxerat-ek deituta eta Euskal presoen giza eskubideen nahiz eskubide politikoen alde lan egiten duen Azpeitiko Topagunearen laguntzaz, maindire ilara egingo da gaur (ostirala) 19:00etan, saihesbidean. Horrekin, salatu nahi dute Frantziako eta Espainiako espetxe politikek "bai presoak bai senideak hil egiten" dituztela, eta "egun indarrean dauden salbuespen neurriek gure senide gehiago hil" ditzaketela. Senideek adierazi dutenez, bi estatuek "inpunitate osoarekin ezartzen" dizkiete "gaixotasun larriak eta heriotza eragiten duten neurri kriminalak".

Gainera, espetxeratuak ikusteko egin beharreko kilometroek "izugarrizko odoluste ekonomikoa" eragiten dietela gogoraratu dute.

Egoera hau bukatzeko "ezinbestekoa" ikusten dute herri mailan lan egitea eta herritar guztiei deia egiten die beren aletxoa jartzeko.

"Juan Karlos Arruti 'Paterra'-k kalean egon beharko luke"

Azpeitiko Presoen Aldeko Topaguneak salatu du Juan Karlos Arruti Paterra-k kondenaren 3/4ak beteta dituela eta kalean egon beharko lukeela.

Azpeitiko presoak, deportatuak eta iheslaria

Presoak
- Juan Karlos Arruti. (Paterra) Puerto Santa Maria I (Espainia) kartzelan daukate preso, Azpeititik 1.070 kilometrora. 1989ko irailean atxilotu zuten.
- Gotzon Aranburu. Villenan (Herrialde Katalanak) preso, 760 kilometrora. 2002ko abenduan atxilotu zuten.
- Xabier Etxeberria. (Txapi) Mureten (Frantzia) preso, 350 kilometrora. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten.
- Jabi Agirre. Poisin (Frantzia) preso, 950 kilometrora. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten.
- Joseba Segurola. Osnyn (Frantzia) preso, 880 kilometrora. 2005eko martxoan atxilotu zuten.
- Jose Antonio Cau Aldalur. La Santen (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2006ko ekainean atxilotu zuten.
- Garikoitz Etxeberria. (Kafe) Bonxen (Galizia) preso, 665 kilometrora. 2007ko otsailean atxilotu zuten.
- Iker Iparragirre. Bois D'Arcyn (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2007ko uztailean atxilotu zuten.
- Mikel Zubimendi. Valdemoron (Espainia) preso, 470 kilometrora. 2007ko urrian atxilotu dute. Bergarakoa da sortzez; azkeneko pare bat urtean Azpeitian bizi zen.

Deportatuak
- **IƱaki Etxarte.** Kuban deportatuta.
- Maria Angeles Artola. Venezuelan deportatuta.

Iheslaria
- Juan Manuel Bereziartua. (Pakea)